Estadio online | ES | EUS
Menu

Ariketa programa batek hobetu egiten ditu sasoia eta funtzio kognitiboa, narriadura kognitibo arina duten adintsuen artean

Clinical Journal of Sports Medicine aldizkarian argitaratutako ikerlan batek aztertu du ea 12 asteko ariketa programa batek zer eragin dituen narriadura kognitibo arina duten adintsuen artean, sasoiari, elektroentzefalogramako (EEG) patroiei eta funtzio kognitiboari dagokienez. Ikerlan horretan, narriadura kognitiboa zuten 22 parte hartzaile eta 25 pertsona osasuntsu ausaz esleitu zituzten, edo taldean erresistentzia ariketak egiteko programa batera, edo ezer ez egitera.

Emaitzek erakutsi dute ariketa egin zuten parte hartzaileek estatistiken aldetik esanguratsua den hobekuntza bat izan zutela gaitasun fisikoko neurrietan, eta eragin onuragarriak izan zituztela EEG patroietan. Narriadura kognitibo arina izanik ariketa egin zuten pertsonek ere hobekuntza arinak izan zituzten funtzio kognitiboan.

Datuak: Hong S.G., Kim J.H., Jun T.W. «Effects of 12-Week Resistance Exercise on Electroencephalogram Patterns and Cognitive Function in the Elderly With Mild Cognitive Impairment: A Randomized Controlled Trial». Clinical Journal of Sports Medicine. 2018ko azaroa;28(6):500-508.