Estadio online | ES | EUS
Menu

Jarduera fisikoa antsietate eta depresio aukera txikiagoari lotuta

Jarduera fisikoa antsietate eta depresio aukera txikiagoari lotuta

Jarduera fisikoa antsietate eta depresio aukera txikiagoari lotuta, Kanadako nerabeen artean

Egiten den (edo egiten ez den) jarduera fisikoaren maila onartuta dago alda daitekeen arrisku faktore posibletzat, buruko zenbait osasun arazori dagokionez: adibidez, antsietateari eta depresioari dagokienez. Aurreko azterlanek erakutsi dute lotura bat dagoela jardueraren eta depresio sintomen artean, pertsona gazteago eta zaharragoengan. BMJ Open aldizkarian argitaratu berri den azterlan batek Kanadako 9.702 neraberen datuak ebaluatu ditu; 14-15 urte bitarteko gaztetxo horiek Haur eta Gazteen Kanadako Luzetarako Inkestari erantzun zioten. Ikertzaileek estatistika azterketa erabili zuten, jarduera fisikoaren eta jokabide sedentarioaren eta antsietate eta depresioaren arteko lotura aztertzeko.

Emaitzek erakutsi zutenez, fisikoki aktibo ez diren nerabeek aktibo diren nerabeek baino 1,8 aukera gehiago dituzte, gutxi gorabehera, depresio eta antsietate sintomak garatzeko. Gainera, nerabe sedentarioek antietatea edo depresioa garatzeko probabilitatea 1,3 aldiz handiagoa zen, sedentarioak ez zirenen aldean. Hala ere, aldi sedentarioa eta jarduera fisikoa elkarrekin aztertu zirenean, aldi sedentarioa ez zen modu sendoan lotu antsietate eta depresio sintomekin. Emaitza horiek erakusten dute bizimodu aktibo batek buruko osasuneko gaitz batzuk garatzeko aukerak txikiagotu ditzakeela nerabeen artean.

Datuak: Bélair M.A., Kohen D.E., Kingsbury M., Colman I. «Relationship between leisure time physical activity, sedentary behaviour and symptoms of depression and anxiety: evidence from a population-based sample of Canadian adolescents». BMJ Open. 17 de octubre de 2018;8(10):e021119. doi: 10.1136/bmjopen-2017-021119.