Estadio online | ES | EUS
Menu

Mendekotasunagatiko deskontu berria

Mendekotasunagatiko deskontu berria

Gure lehentasunetako bat da kirol kultura sustatzea. Eta konpromiso horrek pertsona guztiak barne hartzea nahi dugu, benetako irisgarritasuna eta berdintasuna bideratuta. Erabateko ardura dugu mendekotasun egoeran dauden pertsonekin.

Horregatik, 2. edo 3. mailako mendekotasuna egiaztatuta duten Fundazioko abonatuek % 50eko deskontua izango dute urteko kuotan.

Deskontua gozatzeko, harrera lekura ekarri beharko dute mendekotasun horren egiaztagiria, Gizarte Ongizaterako Foru Erankundeko Orientatzeko eta Balioesteko Zentroak emana. Mendekotasuna duten 16 urtetik beherakoen kasuan, salbuespen gisa, gonbidatutzat trata daitezke, 0 euroko urteko kuotarekin, baldin haien familia abonatua bada. 16 urte betetzen dituztenean, % 50eko deskontua egingo zaie helduentzako urteko kuotan. Kuota hobaridun horri ezingo zaizkio beste deskontuak aplikatu.

Atzerako eragina izango du, 2013. urtetik aurrera, data horretatik mendekotasuna aitortua dutenentzat.

Estadion, lehentasunezkoak zarete.