Estadio online | ES | EUS
Menu

Obesitatea duten haurren osasun markatzaileen ariketa eta hobekuntza

Obesitatea duten haurren osasun markatzaileen ariketa eta hobekuntza

Ariketak osasun-markatzaileak hobetu ditzake obesitatea duten haurrengan

Journal of Science and Medicine in Sport aldizkarian argitaratutako azterlan batek ebaluatu ditu jarduera fisikoak zenbait osasun-markatzailetan (neurri antropometrikoak, kardiobaskularrak eta gaitasun fisikokoak barne) dituen eraginei buruzko datuak, neurriz gaineko pisua eta obesitatea duten haur eta nerabeengan. Ebaluazioan 18 metaanalisi sartu zituzten.

Aurkikuntzek erakutsi zutenez, ariketa eginarazteko esku hartzek hobetu egin zituzten pisua, GMIa (gorputz masaren indizea), GMIaren z puntuazioa (GMIaren neurri bat, haurrentzat erabilia), obesitate abdominala, triglizeridoak, baraurik neurtutako glukosa eta intsulina mailak, eta bihotz-biriketako gaitasuna. Onura kardiometabolikoak behatu ziren, baldintza hauek bete zirenean: ariketa aerobikoaren programek lau eta hamabi aste bitartean irautea, edo guztira 1.500 minutuz jarduera fisikoa egitea ekarri zutenean, edo egunero ariketa 60 minutuz egitea ekarri zutenean.

Datuak: García-Hermoso A., Ramírez-Vélez R., Saavedra J.M.. «Exercise, health outcomes, and pædiatric obesity: A systematic review of meta-analyses». Journal of Science and Medicine in Sport. 2018ko uztailaren 24a. pii: S1440-2440(18)30376-1. doi: 10.1016/j.jsams.2018.07.006.