Estadio online | ES | EUS
Menu

Ongizate handiagoa Europako adineko helduengan eta kirolean

Ongizate handiagoa Europako adineko helduengan eta kirolean

Jarduera fisikoa egitea, ongizate handiagoarekin lotua, Europako zaharren artean

European Journal of Sport Science aldizkarian argitaratutako ikerlan batek Europako Gizarte Inkestaren datuak erabili ditu, ebaluatzearren ea zer-nolako lotura dagoen jarduera fisikoaren eta ikerlaneko subjektuek eurek jakinarazitako ongizatearen artean artean. Ikerlanean 12.341 adintsu sartu zituzten, 65 urtetik gorakoak. Parte-hartzaileek galdeketa bat bete zuten; hor erregistratu zuten ea zenbat aldiz aritu ziren ariketa egiten gutxienez 20 minutuz aurreko zazpi egunean, eta beren ongizateari buruzko sei galderari erantzun zieten.

Emaitzek erlazio lineala erakutsi zuten jarduera fisikoaren eta ongizatearen artean, hala gizonengan nola emakumeengan. Horrek esan nahi du ongizatea handitu egiten dela jarduera fisikoaren mailak handitzen diren heinean. Ariketak zaharrei dakarzkien onurak ere kontuan hartuta, jarduera fisikoa sustatu behar da adin talde horretan.

Datuak: Peralta M., Martins J., Gómez Chávez F., Cortés Almanzar P., Marques A., «Self-rated wellbeing and physical activity associations in European older adults». European Journal of Sport Science. 2018ko abuztua; 18(7):1038-1044. doi: 10.1080/17461391.2018.1469672.
Epub fitxategia: 2018ko maiatzaren 8a.