Estadio online | ES | EUS
Menu

Jarduera fisikoa eta osasun metaboliko eta mentalaren hobekuntza langileentzat

Jarduera fisikoa eta osasun metaboliko eta mentalaren hobekuntza langileentzat

Jarduera fisikoko programa batek hobetu egiten du goi teknologiaren arloko langileen osasun metaboliko eta mentala.

International Journal of Occupation Safety and Ergonomics aldizkarian argitaratutako lan batek aztertu du ea zer eragin duen jarduera fisikoko programa batek, goi mailako teknologiako langintza sedentarioetako langileen osasun metabolikoan, estresean, lan gogobetetasunean eta bizi kalitatean. Azterlanean 75 pertsona sartu zituzten, eta pertsona horiek ausaz esleitu zituzten: edo ariketa programa batera, edo ohiko bizimoduarekin jarraitu zuen kontrol taldera. Ariketa programakoek 60na minutuko hiru saio egin zituzten, astero, 12 astean.

Emaitzek erakusten dute ariketetako taldeak hobekuntzak izan zituela osasunaren markatzaile metabolikoetan (kolesterola eta odoleko triglizeridoak barne), gihar indarrean, malgutasunean, gihar erresistentzian eta erresistentzia aerobikoan, ariketarik gabeko taldearekin konparatuta. Ariketak egin zituztenek, gainera, jakinarazi zuten hobekuntzak izan zituztela pertsona arteko harremanetan, laneko gogobetetze orokorrean eta bizi kalitatean. Ikerketa horrek ere erakusten du jarduera fisikoko programek hobetu egiten dituztela langile sedentarioen osasun eta ongizate metrikak.

Datuak: Fang YY, Huang CY, Hsu MC. «Effectiveness of a physical activity program on weight, physical fitness, occupational stress, job satisfaction and quality of life of overweight employees in high-tech industries: a randomized controlled study». International Journal of Occupation Safety and Ergonomics. 2018ko martxoaren 27a: 1-9.