Estadio online | ES | EUS
Menu

2019ko udako Igeriketa Eskolarako

2019ko udako Igeriketa Eskolarako
Zure seme edo alabak ondo igeri egiten ikastea nahi baduzu, eta Estadion, hemen duzu 2019ko udako.

Zure seme edo alabak ondo igeri egiten ikastea nahi baduzu, eta Estadion, hemen duzu 2019ko udako eta 2019/2020 denboraldiko Igeriketa Eskolan izena emateko informazio guztia.

2019ko udako izen-emateak:

14:00etatik 19:00etara, telefonoz soilik: 945131345. Gehienez hiru izen-emate onartuko dira pertsonako.
- Maiatzak 6, astelehena: 'Matroigeriketa', 'Txikiak' eta '8. mailakoak' (eta anai-arrebak beste maila batzuetan)
- Maiatzak 7, asteartea: 'Kimuak' eta 'Loinak'

Maiatzaren 8tik (asteazkena) aurrera, Judizmendi igeriketa klubaren bulegoan, 17:30etik 19:30eraino, tokiak bete arte.




2019/2020 denboraldiko datak ere jakinarazten dizkizugu.

2019/2020 denboraldiko izen-emateak:

Erreserbak, 1. hiruhilekoarako besterik ez. Gainerako denboraldirako, itxarote-zerrendan.

2018/2019 DENBORALDIAN IKASTAROREN BAT EGIN DUTENAK BERRITZEA: 14:00etatik 19:00etara, telefonoz soilik: 945131345. Ez dugu ziurtatzen 2018/2019 denboraldiko egun edo ordutegi berak mantentzea. 2018/2019 denboraldian ikastaroren bat egin dutenen anai-arreben izena eman ahalko da itxarote zerrendarako.
- Irailak 2, astelehena: 'Matroigeriketa', 'Txikiak' eta 'Kimuak'
- Irailak 3, asteartea: 'Loinak' eta '8. mailakoak'

Irailaren 4an (asteazkena) eta 5ean (osteguna) Judizmendi igeriketa klubaren bulegoan, 17:30etik 19:30era.

IZEN-EMATE BERRIAK: Judizmendi igeriketa klubaren bulegoan, astegunetan, 17:30etik 19:30era.
- Pertsona abonatuak: irailaren 9tik (astelehena) aurrera, izen-ematearen ordenan, zozketaren arabera. Atera ezazu zenbakia —izena eman nahi diozun zure seme-alabaren abonatu zenbakiarekin— Estadio online web orrian, irailaren 6an (ostirala), 9:00etatik 17:00etara, eta kontsulta ezazu zure txanda fundacionestadio.com webgunean. Zozketa zenbakirik gabeko izen emateak irailaren 16tik (astelehena) aurrera egingo dira.

- Abonatu gabeko pertsonak: irailaren 18tik (asteazkena) aurrera.

Estadio Fundazioko arautegiak dioenez, nahitaezkoa da haurrak 3 urte betetzean abonatu bihurtzea. Hala ere, haurra 2-3 urtekoen taldean sartu nahi baduzu, lehenik abonatu egin behar duzu, izena eman ahal izateko.

Kontuan izan ezazu izena eman nahi diozun pertsonaren abonatu zenbakia. Ezin duzu hiru pertsona baino gehiagoren izena eman ikastaroetarako. Horrela, izapideak bizkortuko ditugu.