Estadio online | ES | EUS
Menu

Martxoak 16, lantegia: Dantza familian

Martxoak 16, lantegia: Dantza familian
Anima zaitez eta parte har ezazu martxoaren 16an (larunbata) izango ditugu lantegietan: 17:00etan, dantza familian.

Anima zaitez eta parte har ezazu martxoaren 16an (larunbata) izango ditugu lantegietan: 17:00etan, dantza familian.

Urriak 6 (larunbata): Dantza familian, lantegia
Ekin dantzari... erritmoen fusioko aroan, ikastaro hau plazaratu da, jendartean irismen handiena duten erritmo modernoak ezagutarazteko: lirikoa, jazz fusioa, funky, latinoa. Errepikatze ariketa oso laburren bitartez, genero horietako bakoitzaren erritmoak eta urratsak eratzeko moduak ikasiko ditugu. Horrela, koreografia txikietan erabiliko ditugu, dibertitu ahal izateko; eta, era berean, geure gorputza eta haren mugimenduak ezagutzen ikasiko dugu.

Ezagutu musika eta erritmoa mugimenduaren, irudimenaren eta sormenaren bidez. Mugi zaitez erritmo hauek hartuta: batuka, bollywood, break, funky, hip hop, jazz, street... Anima zaitez eta zatoz dantzatzera!

5 urtetik gorakoentzat, Studio 3 aretoan egingo dira ordu eta erdiko lantegi batzuk, egun hauetan:
. Urriak 6 (larunbata)
. Urtarrilak 19 (larunbata)
. Martxoak 16 (larunbata)

Diberti zaitez dantzatuz eta koreografiak ikasiz, baita zeureak sortuz ere!