Estadio online | ES | EUS
Menu

Adineko pertsonengan gihar-galera aitzindu

Adineko pertsonengan gihar-galera aitzindu
Jarduera fisikoa bide eraginkorra da adintsuen artean gihar galera prebenitzeko

Sarkopenia —giharren, indarraren eta errendimendu fisikoaren galera, zahartzeari lotua— ohiko arazoa da adintsuen artean. Journal of the American Medical Director’s Association aldizkarian argitaratutako analisi sistematiko batek aztertu ditu jarduera fisikoaren eta sarkopeniaren arteko loturari buruz gaur egun dauden ebidentziak. Analisian sartu zituzten hamar azterlan, ausazko hiru entsegu kontrolatu, eta epe luzeagoko hiru azterlan.

Ikertzaileek aurkitu zuten hamar artikuluetatik zortzitan hobekuntza estatistikoki esanguratsua frogatu zela gihar masari, indarrari eta errendimendu fisikoari dagokienez. Hain zuzen ere, ariketazko esku-hartzeak egin zituztenek izan zuten hobekuntza hori, ariketarik egin ez zuten kontrol taldeekin konparatuta. Hala ere, gihar masari eustea, ariketa mota jakin batzuk egitearen mende zegoen. Egileek hau ondorioztatu zuten: «jarduera fisikoa babes estrategia eraginkorra da sarkopeniaren aurka».

Datuak: Lee SY, Tung HH, Liu CY, Chen LK. «Physical Activity and Sarcopenia in the Geriatric Population: A Systematic Review». Journal of the American Medical Director’s Association. 23 de marzo de 2018.2018ko martxoaren 23a.