Estadio online | ES | EUS
Menu

Jarduera neurritua adin ertainean eta dementzia-arrisku

Jarduera neurritua adin ertainean eta dementzia-arrisku
Bizitzaren erdialdeko adinean jarduera neurritsua egitea, dementzia arrisku txikiago bati lotua agian

Ebidentziek iradokitzen dute jarduera fisikoak dementziatik babesteko eragina izan dezakeela; hala ere, emaitzak ez dira erabakigarriak oraindik. Journal of Alzheimer’s Disease aldizkarian argitaratutako azterlan batek epe luzeko ikerlan bateko datuak erabili ditu, aztertzearren ea zer lotura dagoen bizitza osoan egindako ariketaren eta narriadura kognitibo arina duten adintsuetan dementziak duen intzidentziaren artean. Parte hartzaileen artean sartu zituzten 280 adintsu, 70 urtetik gorakoak; azterketa bat eta galdeketa bat osatu zituzten, beren egoera neurologikoari eta bizitza osoan egindako jarduera fisikoari buruz.

Emaitzek erakusten dute estatistikaren aldetik lotura esanguratsua dagoela bizitzaren erdialdeko adinean egindako ariketa neurritsuaren eta dementzia arriskua txikiagotzearen artean. Era berean, esanguratsua ez den lotura bat dago bizitzaren erdialdeko adinean egindako ariketa arin edota bortitzaren eta bizitzan aurrerago egindako ariketa arin eta neurritsuaren artean, dementzia arriskua txikiagotzeari dagokionez.
Emaitza horiek bat datoz aurretiko datuekin, erakusten baitute ariketa lagungarria izan daitekeela narriadura kognitiboa duten pertsonengan dementzia arriskua txikiagotzeko.

Datuak: Krell-Roesch J., Feder N.T., Roberts R.O., Mielke M.M., Christianson T.J., Knopman D.S., Petersen R.C., Geda Y.E. «Leisure-Time Physical Activity and the Risk of Incident Dementia: The Mayo Clinic Study of Aging». Journal of Alzheimer’s Disease. 2018ko martxoaren 29a.