Estadio online | ES | EUS
Menu

Jarduera fisikoa eta bizitza kalitate hobeagoa

Jarduera fisikoa eta bizitza kalitate hobeagoa
Jarduera fisikoa egitea bizi kalitate hobeari lotuta doa, lan egiteko adinean diren pertsonen artean.

Aurreko ikerketek erakutsi dute jarduera fisikoa egitea gaitasun fisiko handiagoa izateari eta lanbideko lesio edo gaixotasun arrisku txikiagoari lotuta dagoela. Horrek bizi kalitate hobea dakar, osasunari dagokionez. International Journal of Environmental Research and Public Health aldizkarian argitaratutako ikerlan batek aztertu du ea zer harreman dagoen jarduera fisikoaren eta bizi kalitate orokorraren artean, lan egiteko adinean den biztanle multzo bat hartuta. Azterlanean sartu zituzten 4.460 heldu, 18 – 64 urte bitartekoak, Poloniako Wroclaw hirian bizi zirenak. Parte hartzaileek bi galdeketa bete zituzten: jarduera fisikoari buruzkoa bata, bizi kalitatea ebaluatzekoa bestea.

Azterlanean agertu zenez, bai bizi kalitate mailarik altuena (bizi kalitate fisikoa, psikologikoa, soziala eta ingurumenekoa barne) eta bai osasun egoera hoberena adierazi zuten pertsonak izan ziren aktiboenak jarduera fisikoari dagokionez. Gainera, jarduera fisikoa handitzea bizi kalitate hobea adieraztearen aukera handiagoari lotuta agertu zen.

Datuak: Puciato D., Rozpara M., Borysiuk Z. «Physical Activity as a Determinant of Quality of Life in Working-Age People in Wroc?aw, Poland». International Journal of Environmental Research in Public Health. 2018ko martxoaren 29a;15(4).