Estadio online | ES | EUS
Menu

Ots/13 – Irteera gastronomikoa

Ots/13 – Irteera gastronomikoa
Bizitzan dena ez da ariketa egitea! eta guri gustatzen zaigu, noizean behin ihesalditxo bat egitea, hiruhilekoan behin gutxienez.

Napar hortuaren gakoak ikasteko Nafarroako hiriburura abiatu gara. Bertan, Casa Gurbindo interpretazio zentroa bisitatuz. Eguna Estadioaren atearen aurrean hasi genuen, bertan autobusa hartu eta Iruñara bideratu ginen. Behin Iruñan ginela, Casa Gurbindon sartu eta bisitari hasiera eman genion.

Interpretazio zentroan, alkatxofaren inguruan jakin beharreko gauza guztiak azaldu zizkiguten eta showcoking bat izan genuen. Maisu klase honekin plater elegante bat zelan prestatu ikasi genuen, baita dastatzeko aukera ere.

Bisita amaituta, La Runa sagardotegira abiatu ginen bazkaltzera. Bertan hiru sarrera plater dastatzeko aukera izan genuen, bigarren plater bat aukeran eta postre goxo bat ere. Hori guztia, ardoz eta sagardoz bustia.
Eguna ondo bukatzeko, paseo bat emateko aukera izan genuen autobusera bueltatzeko ordua baino lehen. Laburbilduz, egun bikaina kirolaz kanpoko ekintzetaz gozatzeko.

Argazki-saila