Estadio online | ES | EUS
Menu

Ariketa fiskoa eta garun-zainetako istripuetatik

Ariketa fiskoa eta garun-zainetako istripuetatik

Garun-zainetako istripuetatik bizirik irtendako bizi-kalitatearen eta ariketa fisikoaren arteko lotura

Ariketa fisikoaren eta bizi-kalitatearen arteko lotura aski ezaguna da minbiziaren moduko eritasunetan. "International Journal of Neuroscience" aldizkariak lotura hori aztertu zuen garun-zainetako istripuetatik bizirik irtendako pertsonen artean, eta epe luzera haien bizi-kalitateak dituzkeen joerak ikertu. Ikertzaileek datuak pertsonalki bildu dituzten hasieran, eta ondoren lau urteko jarraipena egin zuten, hiru hilean behin telefonoz deituta.

Ikerketa honetan, bizi-kalitatea PCS (SF-12 Physical Components Summary) indizearen bitartez eta Osagai Mentalen Laburpena eginez neurtu zuten. Emaitzek erakutsi zuten PCS indizeak puntu erdi egin zuela gora, eta Osagai Mentalen Laburpenarena heren bat handitu zela asteko ariketa-ordu bakoitzeko. Aurkikuntza hauek ariketaren eta bizi-kalitatearen arteko harreman positiboa iradokitzen dute, eta egileek ondorioztatu zuten ariketa fisikoa gomendatu behar litzatekeela bizi-kalitatea hobetzeko.

Datuak: Hou L1,2, Du X1, Chen L1, Li J1, Yan P1, Zhou M3, Zhu C1. Exercise and quality of life after first-ever ischaemic stroke: a two-year follow-up study. Int J Neurosci. 2018 Jun; 128(6):540-548.doi: 10.1080/00207454.2017.1400971. Epub 2017 Nov 20