Estadio online | ES | EUS
Menu

Jarduera fisiko gehiago egitea, pertsona zaharren artean

Jarduera fisiko gehiago egitea, pertsona zaharren artean

Jarduera fisiko gehiago egitea, funtzionamendu fisiko handiagoarekin lotua, pertsona zaharren artean.

Ikerketek erakusten dute ariketa askotan erlazionatuta dagoela osasun fisiko eta mentaleko emaitza hobeekin, bizitzaren erdialdean eta zahartzaroan. Scandinavian Journal of Medicine & Science in Sports aldizkarian argitaratutako ikerlan batean aztertu dute ea funtzionamendu fisiko eta mentalean zer eragin duten, epe luzean, jarduera fisikoko ohiturek. Ikerlan horretan, ikertzaileek jarraipena egin zieten Helsinki hiriko 6.800dik gora enplegaturi, hiru fasetan zehar, 2000. urtetik 2012ra.

Aurkitu zuten jarduera fisikoa handitzea erlazionatuta dagoela funtzionamendu fisiko hobea izatearekin unean bertan eta etorkizunean; eta jarduera fisikoa txikiagotzea, berriz, funtzionamendu fisiko okerragoarekin erlazionatuta dagoela. Egileek, gainera, lotura txikiago bat aurkitu zuten jarduera fisikoaren eta osasun mentalaren artean. Hau ondorioztatu zuten: «zaharren artean jarduera fisikoa sustatzea lagungarria izan daiteke haien osasuna maila funtzional batean mantentzeko».

Datuak: Holstila A, Mänty M, Rahkonen O, Lahelma E, Lahti J. «Changes in leisure-time physical activity and physical and mental health functioning: a follow-up study». Scandinavian Journal of Medicine & Science in Sports. 2017ko abendua; 27(12):1785-1792.