Estadio online | ES | EUS
Menu

Emakumezkoen kirola? Bai, nahi dut

Emakumezkoen kirola? Bai, nahi dut
Emakumezkoen Kirola Araban 2018-2020 Egitarauak lau proiektu ditu, hau da, eskola kirolaren eremua, kale ekintzak, gizarte kontzientziatzea eta prestakuntza, ekintza eta ekimen ugariren bitartez.

Bai, nahi dut programak lehiaketa-jardunaldi biren eskutik emango dio amaiera bere ibilbideko lehenengo urteari. 2018 honetan, txapelketak, campusak, maisu-klaseak eta beste hainbat jarduera garatu ditugu, Araban emakumezkoen kirola sustatzeko helburuz. Hainbat kiroletan bultzatu dugu emakumezkoen parte hartzea, esate baterako, futbola, saskibaloia, pilota, errugbia edo badmintona, besteak beste.

Abenduaren 29an eta 30ean, Estadio Fundazioaren instalazioak Arabako emakumezko kirolari gaztez beteko dira, 7 kiroletan lehia daitezen. Boleibola izango da, hain zuzen ere, kirol horietako bat.

182 neskek hartuko dute parte orotara: larunbatean, hilak 29, errugbi (30 jokalari), tenis (16 jokalari) eta boleibol (27 jokalari) txapelketak jokatuko dira. Bere aldetik, igandean, hilak 30, pilota (9 jokalari), futbol (59 jokalari) eta saskibaloi (41 jokalari) txapelketak jokatuko dira.

En bainahidut.eus puedes ver los torneos que tendrán lugar y el modo de inscribirse.

Dakizunez, Vital Fundaziotik beti babestu dugu gure lurraldeko kirola eta, oraingo honetan, inoiz baino gehiago bultzatu nahi dugu Emakumezkoen Kirola. Eta egin ere oinarritik egin behar dugu lan hori, Arabako nesketatik hasita.

Honako hau da egoera gaur egun emakumezkoen eskola kirolean Araban.

• Neskek kirolean duten parte hartzea eskasa da, eta kirol gutxi batzuetara mugatzen da.

• Futbolaren egoera Arabako nesken artean honako hau da: neska-talde gutxi daude kategoria baxuetan, eta ondorioz ez dago proiekziorik goiko kategorietan. Gainera, prestakuntza defizita dago emakumezko entrenatzaileei dagokienez.

• Neska askok taldea eratzeko zailtasuna dute, ez baitute taldekide nahikorik aurkitzen, eta kategoria mistoetan jokatu behar dute edo, azkenean, jokatzen ez jarraitzea erabakitzen dute.

• Egoera horrek emakumezkoen eta gizonezkoen arteko desberdintasuna handitu dadila baino ez du eragiten.

Vital Fundaziotik erremedioa jarri nahi zaio egoera horri, hainbat akzio barne hartzen dituen programa baten bitartez, hau da, prestakuntza-proiektuak, kaleko ekintzak, kontzientziatzea, … e.a.

Guztion artean lortuko baitugu Emakumezkoen Kirolak Araban edozein oztopo gaindi dezala!