Estadio online | ES | EUS
Menu

Zumba master class

Zumba master class
Gustatzen zaizu zumba, ariketa egiteko modu berri eta entretenigarria, musikaren erritmo dibertituz? Bada, zorionekoa zara.

Apirilaren 14ean (igandea), 11:00etatik 13:00etara, Kiroldegian, 7 urte baino gehiago baldin badituzu, zumba master class hau gozatu ahal izango duzu. Zumba fitness aldaera berri bat da. Kolonbiakoa da jatorriz, baina arrakasta handia izaten ari da Espainian, eta ondo ezarrita dago munduko 185 herrialdetan.

Dagoeneko izena eman dezakezu harrera lekuan. Izena emateko epea apirilaren 12an (ostirala) bukatuko da. Izena ematean, identifikatzeko eskumuturrekoa emango dizugu; eskumuturreko hori jarrita ekarri beharko duzu master classaren egunean.

Abonatuentzako prezioa 5 euro da; eta abonatu gabekoentzat, 7 euro.

Metodo honek gorputz prestaketa, entretenimendua eta dantza nahasten ditu. Horrela, gorputza osasuntsu mantentzen eta garatzen laguntzen digu, gorputzari indarra eta malgutasuna ematen, dantza mugimenduak eta akrobaziazko errutinak konbinatuz. Kaloriak galtzen ditugu, dibertituz.

Zumbak nazioarteko musika eta Latinoamerikako erritmoak konbinatzen ditu, hala nola cumbia, salsa, samba, merenguea eta reggaetona. Hala, bada, piztu egiten gaitu, eta ariketa fisikoa martxa eta alaitasun handiz egitera bultzatzen gaitu.

Seguru master class hau egin eta gero modako kirol honek harrapatuko zaituela.

Zure zain izango gara!