Estadio online | ES | EUS
Menu

Ariketa fisikoa, haurdunaldiko diabetesa duten emakumeentzat

Ariketa fisikoa, haurdunaldiko diabetesa duten emakumeentzat

Ariketa fisikoa bitarteko seguru eta eraginkorra da odoleko glukosa kontrolatzeko, haurdunaldiko diabetesa duten emakumeetan

Nahiz eta jakinak diren ariketa fisikoak haurdunaldiko diabetesa nozitzen duten emakumeentzat epe luzera dituen onurak, urria zen ariketak berehalakoan duen erantzun akutuari buruzko informazioa. Scandinavian Journal of Medicine & Science in Sports aldizkarian argitaratutako ikerlan batek ebaluatu du ea ariketa aerobiko eta erresistentziazkoaren konbinazioz egindako esku-hartze batek zuzeneko zer eragin duen amaren eta umekiaren taupada maiztasunean, arteria presioan eta odoleko glukosan. Hemezortzi emakume haurdunek parte hartu zuten ikerlanean.

Ikerlanaren emaitzek erakusten dutenez, nahiz eta amaren eta umekiaren taupada maiztasuna handitu egiten zen ariketa aerobikoaren aldian, normaltasunera itzultzen zen saioaren bukaeran. Arteria presioak egonkor iraun zuen, eta glukosa urritu egin zen ariketaren aldian. Aurkikuntza horiek adierazten dute ariketa aerobiko eta erresistentziazkoaren konbinazioa, haurdunaldian, ez dela kaltegarria izan haurdunaldiko diabetesa nozitzen duten emakumeentzat, eta eraginkorra izan daitekeela hipogluzemia kontrolatzeko.

Datuak: Sklempe Kokic I, Ivanisevic M, Kokic T, Simunic B, Pisot R. «Acute responses to structured aerobic and resistance exercise in women with gestational diabetes mellitus». Scandinavian Journal of Medicine & Science in Sports. 2018ko otsailaren 20a.