Estadio online | ES | EUS
Menu

Euskaraldia

Euskaraldia
Estadio Fundazioak, euskararen sustapena eta garapenarekin duen konpromisoari jarraiki, bat egin du Euskal Herria osoan garatzen ari den ekimen horrekin, gure hizkuntza-ohiturak aldatu eta 11 egunez euskaraz komunika gaitezen.

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin dezagun euskaraz. Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezake.

Nola parte hartu?
16 urtetik gorako herritarrek eman dezakegu izena.

Ondoko bi roletako bat aukeratu:
Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.
Belarriprest: Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Ahobizi edo Belarriprest ikurra soinean eraman, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egingo dugu!

Eman izena izenematea.euskaraldia.eus web-orrian.