Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: Adicción a las apuestas deportivas

AEA: Adicción a las apuestas deportivas
Dagoeneko ikus dezakezu Urriak 4eko hitzaldiaren laburpeneko bideoa. Ana Herrezuelo, Manu Egaña yeta Aitor Uriarte dira hizlariak

Internet bidezko eta aurrez aurreko apustuen indarberritzea, haien eskaintza eta eskariaren bilakaera (Euskadiko adikzioei buruzko 2017ko inkesten datuak aintzat hartuta), teknologia berriek eta telefono adimentsuek bideratzen duten irisgarritasuna, publizitatea, babes eza... Hori guztia kirol apustuetarako adikzio arazo bat sortzen ari da, bereziki gazteen artean.

Joko patologikoak eta teknologia berrietarako adikzioek gero eta garrantzi handiagoa dute, batez ere gazteen artean, eta dagoeneko biztanleen % 3k dituzte arazoak. Teknologia berriak, jokoa eta txata dira adikzio nagusiak. Kirol apustuetarako adikzioa duen pertsona baten lekukotasunaren bidez, Ana Herrezuelo azaltzen aritu da arazoari antzemateko ezaugarriak eta arrisku faktoreak, arazoak pertsonarengan eta ingurunean dituen eraginak, prebentzio eta babes neurriak...

Hitzaldiaren ondorengo solasaldian, Manu Egañak eta Aitor Uriartek parte hartu dute, apustuaren industriatik eta administraziotik arazoaren zer ikuspegi dituzten azaltzeko.

– Ana Herrezuelo, psikologoa. ASAJER elkartearekin lankidetzan dihardu, jokoaren adikzioaren eremuan.
– Manuel Egaña, psikologoa. Kirol taldeko (Kirolbet eta Kirolsoft) langileria eta antolakuntzako zuzendaria.
– Aitor Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizunetako zuzendaria.

Hemen duzu hitzaldiaren Bideo-laburpena eta baita ere Grabazio osoa.

Zure e-mail postontzian Aula Estadio Aretoako Jardunaldi bakoitzaren video laburpena jaso ezazu argitaratu bezain laister.
aulaestadioaretoa@fundacionestadio.com helbidera mezu bat bidali eta listo. Erraz xamarra.