Estadio online | ES | EUS
Menu

Urriak 17, kultur irteera: Zumaiako marearteko zabalgunea

Urriak 17, kultur irteera: Zumaiako marearteko zabalgunea
Ezagut ezazu geoparkeko natura eta geologia ondare txundigarria, gidari espezializatuen eskutik. San Telmo baseliza famatura joko dugu. Han, flyscharen labarrek eskaintzen duten paisaia sinesgaitza gozatuko dugu, bai eta...

Bizitzan dena ez da ariketa egitea! Eta guri gustatzen zaigu noizean behin ihesalditxo bat egitea, hiruhilekoan behin gutxienez.

2018ko urriak 17: Kultura irteera

Argaski-saila

Ezagut ezazu geoparkeko natura eta geologia ondare txundigarria, gidari espezializatuen eskutik. San Telmo baseliza famatura joko dugu. Han, flyscharen labarrek eskaintzen duten paisaia sinesgaitza gozatuko dugu, bai eta haren historia geologiko liluragarria ere.

Helmuga: Zumaia
¬Irteera: 9:00. Estadioko atearen aurrean.
¬Iritsiera: 18:00 (gutxi gorabehera). Estadioko atearen aurrean.
Zenbatekoa: 6 €

Hau da eguneko programa:
- 8:45. Estadioren atean.
- 9:00. Gasteiztik abiatzea, Estadioren atearen aurrean.
- 10:15 Zumaiara iristea.
- 11:00. Bisita gidatua, Zumaiako marearteko zabalgunean, geoparkeko gida espezializatuarekin.
- 12:30. Bisitaren amaiera, eta Zumaian barrena ibiltzeko astialdia (museoak, alde zaharra, hondartza eta abar).
- 14:00. Bazkaria, Zumaiako Beheko Plaza erretegian.
- 16:30 Atzera Gasteizerantz abiatzea.
- 18:00. Gasteiza iristea.

Prezioan sartuta ez dagoena:
• Zumaiako Geoparkea gidari espezializatuekin bisitatzea: 10 € (autobusean ordainduko da).
• Beheko Plaza erretegiko bazkaria (askotariko menua): 12 €

Irteera hau egin nahi baduzu, eman izena harrera lekura etorrita, 945131345 telefonora deituta edo Estadio online webgunean, txangoaren hil berean eta irteera aurreko ostiralera arte. Hutsuneak bete arte (40).

Irteera ez da eguraldiagatik bertan behera geratuko.