Estadio online | ES | EUS
Menu

Etorkizuneko fitnessa hemen da jadanik!

Etorkizuneko fitnessa hemen da jadanik!

Fitness zerbitzuko abonatua bazara...

Albiste zoragarria dugu, zuretzat ere!

Software sistema berri bat sartu dugu, eta fitnessean dituzun helburu guztiak lortzen lagunduko dizu. Segur aski, dagoeneko baduzu Halo sistemaren aditzea. Gure sistema iraultzaile horrek sasoi bikaina lortzeko bidean aurrera egiten laguntzen dizu.

Hemen duzu doako aplikazio berri horrek ematen dizkizun aukeren zerrenda azkar bat:
- Jar itzazu zeuretzako helburuak (fitnessean, bizi estiloan, indarrari eta pisu galerari dagokienez...).
- Eramazu gimnasioan egiten dituzun aurrerapenen erregistroa.
- Sortu eta ezagut itzazu ariketa taulak, aplikazioaren barruan.
- Sinkroniza itzazu zure aplikazioak eta zure jarduera-jarraitzaileak konektatuta dauden Life Fitness eta Cybex aparatu bateragarriekin, zure jarduera fisikoaren segimendua erraz egiteko.
- ...

Halo erabiliz zeure eskuaren ahurretik jarduera fisikoan egiten dituzun aurrerapenen segimendua egin nahi baduzu, erregistra zaitez, ondoren adierazitako urratsak eginez.
1. Hitz egizu Fitness aretoko lantaldeko pertsona batekin. Hark erregistratuko zaitu Halo programan, eta ondoren Halo programako ongietorri mezua jasoko duzu.
2. Egin klik mezu elektroniko horretako estekan, Halo Fitness aplikazioa dohainik deskargatzeko; edo, nahiago baduzu, deskarga ezazu aplikazioa App Store edo Google Play zerbitzuetatik.
App Store Google Play
3. Hasi saioa, zure helbide elektronikoa eta pasahitza erabiliz, eta irakur ezazu erabiltzaile kontratua. Ondoren, aukera ezazu zure helburua... eta has zaitez ariketa egiten!

Zure helbide elektronikoa ez badugu, hori eskatzeko SMS mezua jasoko zenuen. Hala baldin bada, bidal iezaguzu estadio@fundacionestadio.com helbidera zure helbidea, bai eta zure izena, abizenak eta abonatu zenbakia ere.

Seguru erregistratzen lehenengoetakoa izan nahiko duzula!