Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: Periodismo sexista: no puedo ser lo que no puedo ver

AEA: <i>Periodismo sexista: no puedo ser lo que no puedo ver</i>
Datorren ostegunean (hilak 9), 18:30ean, Joseba Bonaut, Olga Jiménez eta Livia Lopez izango ditugu, emakumea kirol kazetaritzan ikusezina izateari buruz gogoetan.

Ezin ukatuzkoa da kirol kazetaritzak eskari handia duena, gaur egun ez ezik, aspalditxotik ere. Izan ere, kazetaritzaren adar nagusietakotzat sendotuz joan da. Hala ere, nahiz eta lanbideak edukiari eta komunikatzeko moduari dagokienez aurrerapen ugari izan dituen, emakumeak kirol kazetaritzan duen parte hartzeak eboluzionatu gabe jarraitzen du, eta oraindik ere kirolaren ikuspegi androzentrikoa nozitzen dute. Beraz, gizonek eta gizonentzat egina dela jotzen da.

Josebaren aurkezpenak azaldu nahi du historikoki zer rol izan duen emakumeak kirol komunikazioaren barruan. Bereziki nabarmenduko da nola emakumea ikusezina den ikus-entzunezko hedabide masiboetan, hala nola telebistan; eta zehaztuko da zer-nolako tratamendu bereizia jaso duten emakume kirolariek, gizonezkoekin alderatuta.

Azkenik, askotariko adibideak emango dira, zehaztearren zein diren egungo jokabide ereduak, etorkizuneko arazo eta demak, eta emakume kirolari hedabideetan emandako estalduraren eta emakumeek (banaka zein talde gisa) lanbidean garatzeko zailtasunaren arteko loturak.

Gaia lantzera etorriko zaizkigu:

Joseba Bonaut, Ikus-entzunezko Komunikazioko doktorea, Kataluniako Ikus-entzunezko Kontseiluaren Ikus-entzunezko Komunikazioaren Ikerketako sariduna
Olga Jiménez, kiroletako kazetaria, hainbat hedabidetako kolaboratzailea, Euskadiko emakume kirolari buruzko dxtfem.com atariaren sortzailea.
– Livia López, Araski Emakumeen Saskibaloia elkarteko lehendakaria.

Hitzaldi-proiekzioaren ondoren, ikus-entzuleen txanda izango da, sarrera libre eta doakoa duen Estadio Aretoa programara etorritakoek galderak egin ditzaten.

Aukera askeko kredituetarako balioko die EHUko ikasleei. Gehienez 35 lagunentzako tokia izango da, saioko. Eman izena hitzaldirako, aldez aurretik, www.kirolak-araba.ehu.es webgunean.

Hurrengo saioak: