Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: Vigorexia, cosa de gimnasios

AEA: <i>Vigorexia, cosa de gimnasios</i>
Hilaren 4an (osteguna), 18:30ean, Elsa Ramos, Txema Pérez eta Ibon Suberbiola gogoetan arituko dira, nola sasoi hobean izatearen obsesioa gaixotasun bihurtzen den

Ikerlan ugarik nabarmentzen dituzte kirol jarduerak ekar ditzakeen onura psikologiko eta fisikoak. Hala ere, azken urteotan ikerlan batzuek txanponaren beste aldeari begiratu diote, hots, ariketa fisikoak pertsonengan eragin dezakeen kalteari. Funtsezkoa da zehaztea ea osasuntsutzat jotzen den ariketa bat noiz bihurtzen den adikzio-sortzaile.

Saioaren helburua da vigorexia kontzeptua definitzea, ikuspegi klinikotik, kontuan izanda vigorexiak jotakoari ondorio patologiko eta kliniko nabariak dakarzkion nahasmendu bat dela. Vigorexiko gehienak gizonezkoak dira, gimnasiora maiz joaten dira eta gorputz eta muskulu bolumen jakin bat izaten dute.

Jendartean egiten den hitzaren erabilera okerrari aurre egiteko asmoz, vigorexia gorputz nahasmendu kliniko dismorfikotzat azalduko dugu, eta definitzen duten irizpideei jarraituz, beste patologia batzuetatik bereizita, hala nola nahasmendu obsesibo-konpultsibotik eta kirolaren adikziotik. Elkartuta izan ditzakeen nahasmendu eta sintomak aipatuko ditugu. Eta vigorexiaren aurrekariak, eragileak eta eusleak diren faktoreak azaltzeko egin diren hipotesiak agertuko ditugu.

Hitzaldiaren ondorengo solasaldian, Txema Pérezek e Ibon Suberbiolak parte hartuko dute, beren ikuspegiak emanez.

– Elsa Ramos, psikologoa eta Neuropsikologia Klinikoko masterduna, Arabako Buruko Osasunaren Sareko psikologo klinikoa.
– Txema Pérez, Jarduera Fisikoetako eta Kirol Jardueretako goi mailako teknikaria, eta entrenatzaile pertsonala.
– Ibon Suberbiola, Medikuntzako ikaslea, prestatzaile fisikoa, eta Euskadi Men's Physique 2018 lehiaketako txapelduna.

Hitzaldi-proiekzioaren ondoren, ikus-entzuleen txanda izango da, sarrera libre eta doakoa duen Estadio Aretoa programara etorritakoek galderak egin ditzaten.

Aukera askeko kredituetarako balioko die EHUko ikasleei. Gehienez 35 lagunentzako tokia izango da, saioko. Eman izena hitzaldirako, aldez aurretik, www.kirolak-araba.ehu.es webgunean.

Hurrengo saioak:

Fecha
Data
Tema
Gaia
Título
Izenburua
Ponentes
Hizlariak
2019ko maiatzak 9Kirolak eta hedabideak«Periodismo sexista: no puedo ser lo que no puedo ver»Joseba Bonaut, Olga Jiménez eta Livia López