Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: 'Mujer, bicicleta y ciclismo'

AEA: <i>'Mujer, bicicleta y ciclismo'</i>
Datorren ostegunean, hilak 7, 18:30ean, Belen Alvarez, Aintzane Barrena eta Amaia Martioda azalpenak ematen izango ditugu, mugitzeko edo kirolerako ibilgailu bat baino askoz gehiago den bizikletarekin emakumeak izan duen harremanaren historiari buruz.

Ciclo: Deporte y Salud
Tema: Deporte femenino

Bizikletak, ibilgailutzat, rol garrantzitsua izan du emakumeak historian bere eskubideen alde egin duen borrokan. Emakumearen errealitatea aldatzen lagundu du, pedalkada bakoitzean. Susan B. Anthony lider sufragistak hau zioen 1896an: «bizikletak gehiago egin du emakumeak emantzipatzearen alde, munduko beste ezerk baino». Horrek ez du esan nahi bizikletak emakumeen botoa ekarri zuenik (horixe baitzen lehenengo feminista haien helburua), baizik eta emakume askori lagundu ziela konturatzen bizikletak zer-nolako ekintza askatasuna ematen zien, eta ondorioz haien emantzipazioaren aldeko aurreneko bultzada bat izan zela.

Askok esaten zuten lotsagarria zela emakumeak bizikleta gainean ibiltzea; baina, egia esatera, bizikletaren erruz hasi ziren emakumeak beren kabuz mugitzen, senarraren, aitaren edo nebaren menpe izan gabe. Etxeko zereginetatik ateratzen hasi ziren, eta beren askatasun pertsonala gozatzen. Azkenean, neurri batean bizikletari esker, beren armairuetatik kanporatzen hasi ziren kortse itogarri eta soineko luze-luze haiek.

Bizikletak lortu du bere gizarte eta kultura erabileretan aldatzea, zaharkituta dagoela gezurtatzeko bezainbeste. Izan ere, 100 urte geroago, oraindik ere garrantzi handia du hala ekonomian, nola mugikortasunari eta turismoari buruzko egungo debatean (debate horrek, gainera, gero eta premia handiagoz eskatzen ditu soluzioak).

Bizikletak oraindik ere eztabaidak pizten ditu, eta hitzaldiaren ondorengo solasaldian Aintzane Barrena eta Amaia Martioda izango ditugu:

– Belén Álvarez, kazetaria, Ellabikes elkarteko boluntarioa.
– Aintzane Barrena, DBHko irakaslea. Bizikleta du terapia hoberena.
– Amaia Martioda, txirrindulari profesional ohia, EPICFIT espezialista taldeko zuzendari teknikoa eta dietista nutrizionista.

Hitzaldi-proiekzioaren ondoren, ikus-entzuleen txanda izango da, sarrera libre eta doakoa duen Estadio Aretoa programara etorritakoek galderak egin ditzaten.

Aukera askeko kredituetarako balioko die EHUko ikasleei. Gehienez 35 lagunentzako tokia izango da, saioko. Eman izena hitzaldirako, aldez aurretik, www.kirolak-araba.ehu.es webgunean.

Hurrengo saioak:

Fecha
Data
Tema
Gaia
Título
Izenburua
Ponentes
Hizlariak
2019ko apirilak 4Buru nahasmenduak eta kirola «Vigorexia, cosa de gimnasios»Elsa Ramos, Txema Pérez eta Ibon Suberbiola
2019ko maiatzak 9Kirolak eta hedabideak«Periodismo sexista: no puedo ser lo que no puedo ver»Joseba Bonaut, Olga Jiménez eta Livia López