Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: ¿Son los e-Sports deporte?

AEA: <i>¿Son los e-Sports deporte?</i>
Kirola eta e-kirolak (lehiazko bideo-jokoak) elkarrekin izango dira XXI. mendeko aisia eta jolas industria handian. Kontzeptuaren aldetik, erabat ezberdinak dira; eta, gainera, elkarrengandik oso bestelakoak eta kontrajarriak diren ekosistema, helburu eta

Kirola eta e-kirolak (lehiazko bideo-jokoak) elkarrekin izango dira XXI. mendeko aisia eta jolas industria handian. Kontzeptuaren aldetik, erabat ezberdinak dira; eta, gainera, elkarrengandik oso bestelakoak eta kontrajarriak diren ekosistema, helburu eta egiturekin mugitzen diren bi gizarte errealitatetan garatzen dira. Hala ere, hor dago nahasmendua, eta beharrezkoa da eztabaida horretan argi pixka bat egitea, nahiz eta batzuetan eztabaida hori alferrikakoa izan. Izan ere, interes ekonomiko handiak daude tartean, eta adikzio arazo larriak ekar litzake, bereziki haurren eta gazteen artean, bai eta jendarte osoan ere.

«Ez da gauza bera sagu bat erabiltzea edo baloi bat jaurtitzea». Ingurune birtuala duten e-kirolen aurrean, kirola mugimenduzko jardun bat da, erabat gizatiarra, gune fisiko erreal, analogiko batean egiten eta adierazten dena, ukitzen dena, ikusten dena, usaintzen dena... Kirol baten muina da jarduera fisikoa egitea dakarrela, eta helburuen artean duela kirol hori egiten dutenen sasoia eta osasuna hobetzea (eta bere zaleak animatzeko aukera izan dezala); e-kirolen kasuan, berriz, oraintsu egindako zientzia azterlanek diotenez, horietan neurriz gain aritzearen ondorioz adikzio gaixotasun larriak izaten ari dira gazteen artean, eta eragin handia izaten ari da planetako zenbait aldetan (AEB, Txina, Hego Korea, Errusia, Europa...). Horregatik, e-kirolek kezkatuta daukate Osasunaren Mundu Erakundea, eta gaixotasuntzat jotzen ditu.

Hitzaldiaren ondorengo solasaldian, Jorge Floresek eta Alexander Gonzálezek parte hartuko dute, beren ikuspegiak emanez.

– Antonio González Molina, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Fakultateko dekanoa, eta Las Palmas Kanaria Handikoko Unibertsitateko Ekonomia, Enpresa eta Turismo Fakultateko irakaslea.
– Jorge Flores, Informatikako lizentziaduna, IKTen erabilera seguruari buruzko hainbat argitalpenen eta material didaktikoren zuzendaria eta egilea.
– Alexander González, e-kirolen jokalari profesionala eta EUSKO eSports elkarteko idazkaria.

Hemen duzu hitzaldiaren Bideo-laburpena eta baita ere Grabazio osoa.