Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: Atajando la brecha salarial del género en el deporte

AEA: <i>Atajando la brecha salarial del género en el deporte</i>

Ez dago soldata arrakalarik emakumeen kirolean, ez dagoelako soldatarik. 2019aren hastapenetan, Kirol Profesionaleko Emakumeentzako Elkarteak (AMDP) salaketa egiten jarraitzen du, egungo legedian ez direla aintzat hartzen emakumeak, kiroleko profesionaltzat. Emakumeen futbolean, hitzarmen kolektibo bat sinatzeko ahaleginetan jarraitzen dute, emakume futbolariek kobratu beharreko gutxieneko kopuruak finkatzeko. Gai hori da tirabira gehien sortzen dutenetako bat, bai eta denboraldian atzeraeragina izatearena ere, eta negoziazio mahaian jarraitzen du joan den urteaz geroztik.

Emakume epaileek ere gutxiago kobratzen dute, lan bera egiteagatik. Edo ez dute kobratzen. Espainiako kirol eremua, emakumezkoen kirolaren barruan, eskakizunetan ari da oraintxe, emakumeen soldatak beren kide gizonenekin parekatzeko asmoz. Faktore asko daude, eta mahai gainean jarriko ditugu, emakumeek kirolean nozitzen duten bazterkeriaz hitz egiteko.

Hitzaldiaren ondorengo solasaldian, Mar Masek gai horiek eta beste batzuk azalduko ditu, Ainhoa Murua eta Pablo de Villota lagun dituela, gogoetan aritzearren eta emakumeen kirolean dagoen soldata egoera agerian jartzearren.

- Mar Mas, Kirol Profesionaleko Emakumeentzako Elkarteko (AMDP) lehendakaria eta bazkide fundatzailea, gidoilaria eta telebistako zuzendaria. Feminista eta itsas bizitzaren aldeztailea izanik, konpromiso irmoa du Nazio Batuen Erakundeak ezarritako garapen sostengagarriko 17 helburuekin; arlo horretan, kirolean emakumearen berdintasuna lortzea da AMDPren konpromisoetako bat.
– Ainhoa Murua, Euskal Herriko triatleta, Olinpiar Jokoetan lau aldiz aritua, bost aldiz Espainiako txapeldun, eta Europako Triatloi Txapelketako bi dominaren irabazlea.
– Pablo de Villota, MotoGP eta 1 Formula txapelketetako babesletza ofizialen agentea. Modu aktiboan laguntzen du emakume pilotuentzako babesleak bilatzen, hala bi gurpileko nola lau gurpileko lehiaketetan. Esatari edo zutabegile lanetan aritu da hainbat hedabidetan, hala nola: Canal Plus, AXN Network, edota Car and Driver aldizkaria.