Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: ¿Todo el mundo trampea el sistema de clasificación?

AEA: <i>¿Todo el mundo trampea el sistema de clasificación?</i>
Datorren ostegunean, hilak 8, 18:30ean, Raúl Reina, Richard Oribe eta Rubén Martínez gogoetan arituko dira, paralinpiar kirolean erabiltzen den sailkapen sistemari buruz.

Ciclo: Ética y Deporte
Tema: Deporte paralímpico

Sailkapena da paralinpiar kirolaren «arima»; bai eta kirol horretako gai eztabaidatsuenetako bat ere, eragin handia baitu kirolarien arrakasta itxaropenen eta kirol garapenaren gainean. Azaroaren 15ean, Nazioarteko Paralinpiar Batzordeak (IPC) Paralinpiar Kirolarien Sailkapenaren Kode berria argitaratu zuen; kode berria 2018ko urtarrilean izango da erabat indarrean, eta sailkapen gardenago eta objektiboagoa izatea du helburu.

Hala ere, hainbat faktorek areagotu egin dute hedabideek sailkapenari emandako arreta; faktore horietako bat dugu atletek sailkapenaren bidez abantaila bidegabe bat lortzearen aukera. Beldur horrek eraginda, eta gertatutakoen ondorioz, zigorrak handitu dira lau urteraino, erabat kenduko da sailkapena 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan, hainbat ikerketa ireki ditu IPCk parte hartze handiko kiroletan (adibidez, igeriketan), akusazioak plazaratu dira hedabide espezifikoetan nahiz orokorretan...

Adibideak azalduko dira, faktore guztiei buruz eztabaidatuko da, bai eta abantaila bidegabea lortzeko beste bide batzuez ere (hala nola, sendagaien abusua, lehiaketako arrisku jardunbideak, material teknikoa ezkutatzea...).

– Raúl Reina, Miguel Hernández Unibertsitateko Jarduera Fisikoko eta Kirol Egokituko irakasle titularra. Desgaitasuna sailkatzearen arduraduna da hainbat kirol erakundetarako (IFCPF, BISFED, CPE eta FEDPC), eta AEDAFA elkartearen bazkide fundatzaileetako bat.
– Richard Oribe, paralinpiar igerilaria. 200 aldiz baino gehiagotan Espainiako txapeldun, munduko 42 marka ondu ditu. Garun paralisia duten igerilarien artean, munduko garaipen zerrenda hoberena duena; kirol merezimenduaren urrezko domina eman dio Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak, eta Donostiako urrezko danborra jaso zuen 2018an.
– Rubén Martínez, Zuzenak taldeko kirol zuzendaria.

Hitzaldi-solasaldiaren ondoren, ikus-entzuleekin solasaldia egiteko txanda izango da. Ikus-entzuleek sarrera libre eta doakoa dute Estadio Aretoa programa osora, eta programa hori eskuragarri egongo da Youtube webgunean (laburpenak) eta Vimeo webgunean ere. Eskerrik asko ohar hau zabaltzeagatik.

Aukera askeko kredituetarako balioko die EHUko ikasleei. Gehienez 35 lagunentzako tokia izango da, saioko. Eman izena hitzaldirako, aldez aurretik, www.kirolak-araba.ehu.es webgunean.

Hurrengo saioak:

Fecha
Data
Tema
Gaia
Título
Izenburua
Ponentes
Hizlariak
2018ko abenduak 13Sexu jazarpena, kirolean«Agresiones sexuales: el deporte no se salva»Montse Martín, Ainhoa Azurmendi eta Andoni Iraola
2019ko urtarrilak 10Genero berdintasuna, kirolean«Atajando la brecha salarial de género en el deporte»Mar Mas, Ainhoa Murua eta Pablo de Villota
2019ko otsailak 7e-Sports«¿Son los e-Sports deporte?»Antonio Gonzalez Molina, Jorge Flores eta Alexander González
2019ko martxoak 7Emakumeen kirola«Mujer, bicicleta y ciclismo»Belén Álvarez, Aintzane Barrena eta Amaia Martioda
2019ko apirilak 4Buru nahasmenduak eta kirola «Vigorexia, cosa de gimnasios»Elsa Ramos, Txema Pérez eta Ibon Suberbiola
2019ko maiatzak 9Kirolak eta hedabideak«Periodismo sexista: no puedo ser lo que no puedo ver»Joseba Bonaut, Olga Jiménez eta Livia López