Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: 'Adicción a las apuestas deportivas'

AEA: 'Adicción a las apuestas deportivas'
Gaur ostegunean, hilak 4, 18:30ean, Ana Herrezuelo, Manu Egaña eta Aitor Uriarte gogoetan arituko dira, kirolari eta ludopatiei buruz.

Gaur, ostegunean, hilak 4, 18:30ean, Ana Herrezuelo, Manu Egaña eta Aitor Uriarte gogoetan arituko dira, kirolari eta ludopatiei buruz.

Internet bidezko eta aurrez aurreko apustuen indarberritzea, haien eskaintza eta eskariaren bilakaera (Euskadiko adikzioei buruzko 2017ko inkesten datuak aintzat hartuta), teknologia berriek eta telefono adimentsuek bideratzen duten irisgarritasuna, publizitatea, babes eza... Hori guztia kirol apustuetarako adikzio arazo bat sortzen ari da, bereziki gazteen artean.

Joko patologikoak eta teknologia berrietarako adikzioek gero eta garrantzi handiagoa dute, batez ere gazteen artean, eta dagoeneko biztanleen % 3k dituzte arazoak. Teknologia berriak, jokoa eta txata dira adikzio nagusiak. Kirol apustuetarako adikzioa duen pertsona baten lekukotasunaren bidez, Ana Herrezuelo azaltzen arituko da arazoari antzemateko ezaugarriak eta arrisku faktoreak, arazoak pertsonarengan eta ingurunean dituen eraginak, prebentzio eta babes neurriak...

Hitzaldiaren ondorengo solasaldian, Manu Egañak eta Aitor Uriartek parte hartuko dute, apustuaren industriatik eta administraziotik arazoaren zer ikuspegi dituzten azaltzeko.

– Ana Herrezuelo, psikologoa. ASAJER elkartearekin lankidetzan dihardu, jokoaren adikzioaren eremuan.
– Manuel Egaña, psikologoa. Kirol taldeko (Kirolbet eta Kirolsoft) langileria eta antolakuntzako zuzendaria.
– Aitor Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizunetako zuzendaria.

Hitzaldi-proiekzioaren ondoren, ikus-entzuleen txanda izango da, sarrera libre eta doakoa duen Estadio Aretoa programara etorritakoek galderak egin ditzaten.

Aukera askeko kredituetarako balioko die EHUko ikasleei. Gehienez 35 lagunentzako tokia izango da, saioko. Eman izena hitzaldirako, aldez aurretik, www.kirolak-araba.ehu.es webgunean.

Hurrengo saioak:

Fecha
Data
Tema
Gaia
Título
Izenburua
Ponentes
Hizlariak
2018ko azaroak 8Kirol paralinpikoa«¿Todo el mundo trampea el sistema de clasificación?»Raúl Reina, Richard Oribe eta Rubén Martínez
2018ko abenduak 13Sexu jazarpena, kirolean«Agresiones sexuales: el deporte no se salva»Montse Martín, Ainhoa Azurmendi eta Andoni Iraola
2019ko urtarrilak 10Genero berdintasuna, kirolean«Atajando la brecha salarial de género en el deporte»Mar Mas, Ainhoa Murua eta Pablo de Villota
2019ko otsailak 7e-Sports«¿Son los e-Sports deporte?»Antonio Gonzalez Molina, Jorge Flores eta Alexander González
2019ko martxoak 7Emakumeen kirola«Mujer, bicicleta y ciclismo»Belén Álvarez, Aintzane Barrena eta Amaia Martioda
2019ko apirilak 4Buru nahasmenduak eta kirola «Vigorexia, cosa de gimnasios»Elsa Ramos, Txema Pérez eta Ibon Suberbiola
2019ko maiatzak 9Kirolak eta hedabideak«Periodismo sexista: no puedo ser lo que no puedo ver»Joseba Bonaut, Olga Jiménez eta Livia López