Estadio online | ES | EUS
Menu

Menopausiaren mintegia

Menopausiaren mintegia
Menopausia saihetsezina da emakumeengan, baina pisuari, hezur masaren galerari eta elkartutako gainerako sintomei dagozkien ondorioak hobetu egin daitezke elikadura eta ariketa erregular egokiak eginda.

Menopausia saihetsezina da emakumeengan, baina pisuari, hezur masaren galerari eta elkartutako gainerako sintomei dagozkien ondorioak hobetu egin daitezke elikadura eta ariketa erregular egokiak eginda.

Ikas ezazu mintegi honetan.

Otsaileko larunbatetan egingo da (hila 2, 9, 16 eta 23), 9:30ean. Ordu eta erdiko saioak izango dira.

Menopausia hitzak «azken menstruazioa» esan nahi du. Hala ere, ezin dugu esan emakume bat menopausiaren aldian dagoenik, harik eta menstruaziorik gabe urtebete daraman arte, hau da, hilekorik gabe 12 hilabete igarotzen dituen arte.
Fisikoki aktibo izatea eta ondo elikatzea lagungarriak dira menopausia osasuntsua izateko; horrela, trantsizioko aldi hori eramangarriagoa izango da, eta gainera geure osasuna eta ongizatea hobetuko ditugu.

Ariketa egiteak zer onura dakarzkio menopausian den emakume bati?
• Zirkulazio sistema hobetzen du.
• Hezur eta gihar sistema indartzen du.
• Osteoporosia prebenitzen du.
• Gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzen ditu.
• Giharren malgutasuna mantentzen du.
• Koordinazio eta mugikortasun fisikoa hobetzen du.
• Aldartea hobetzen du.
• Pisu osasuntsua mantentzen laguntzen du.

Prezioa: 31.5 € Estadio Fundazioko abonatuentzat (28 € - 25 urtetik gorako edo gehiagoko 60 urte edo Fitness zerbitzuan abonatuak), eta 45.5 € abonatugabeentzat (36 € - 25 urtetik gorako edo gehiagoko 60 urte edo Fitness zerbitzuan abonatuak).
Izen-ematea: Estadioko harrera lekuan; edo, abonatua baldin bazara, 945131345 telefonora deituta, edo Estadio Online webgunearen bidez.