Estadio online | ES | EUS
Menu

Izena emateak: abonatu gabe

Izena emateak: abonatu gabe
Bizkar Eskola,helduentzako Igeriketa,Pilates allegro/mat zein Zumbarako izen emate berriak, irailaren 4an, asteazkenean izango dira. Gainerako jardueren izen-emate berriak ordea, irailaren 5ean, oteguna.19/20 Denboraldirako zure plaza aurkituko duzu.

Bizkar Eskolarako, helduentzako Igeriketarako, Pilates allegro/materako zein Zumbarako izen emate berriak, irailaren 4ean (asteazkena) izango dira.
Gainerako jardueren izen-emate berriak, ordea, irailaren 5an (osteguna). 2019/2020 Denboraldirako zure plaza aurkituko duzu.

Estadio Fundazioko abonatuentzat, izena emateko epearen hasiera egunak hauek dira:

- Bizkarraren Eskolako, helduen igeriketako eta Pilates Allegro/Maty Zumba jardueretako izen-emate berrietarako, irailaren 4a (asteazkena).
- Gainerako jardueretarako izen-emate berrietarako (teniserako izan ezik), irailaren 5a (osteguna)


10:00etatik 13:30era, telefonoz soilik: 945131345 (10 linea daude); gehienez, 3 izen-emate dei bakoitzeko. 13:30etik aurrera, harrera lekuan, harrera lekuaren ohiko ordutegian. Irailaren 6an (ostirala), Estadio online webgunean ere bai. Izena emateko orduan, tramitea bizkorrago egiteko, gogoratu zure abonatu zenbakia.

Lehentasunezko abonatugabeentzat —hau da, 2018/2019 denboraldiko azken hiruhileko osoan izena emandakoentzat— izena emateko epea irailaren 17an (asteartea) hasiko da; eta gainerako abonatugabeentzat, harrera lekuan, astegunetan, 10:00etatik 20:00etaraino; ostiraletan, 19:00etaraino). Salbuespen gisa, halterofiliako, igeriketako eta eusko pilotako eskoletarako izen emateak jarduera horietako bakoitzaren klubean egin behar dira, programako (6), (11), (12) eta (24) oharretan adierazitako egun eta orduetan.

Jarduera eta ordutegi bakoitzeko itxaron zerrendan sartuko ditugu nahi zuten izen-ematea egin ahal izan ez dutenak. Tokiren bat hutsik geratzen bada, itxaron zerrendakoei jakinaraziko diegu, izen-ematea egin dezaten. Izena emateko epeak irekita jarraituko du irailaren 25eraino edo tokiak bukatu arte.

Tenis: Tenis: 2019/20 denboraldiko inskripzio berriak (Urr/1ean hasi),ab/1etik egiten dira tegvitoria.com webgunean izena emateko inprimakia betez.

Ordainbideak: Ikastaroetako izen-ematea eta ordainketa hilean behin, bi hilean behin edo hiru hilean behin ordaintzekoa izaten da (haur eta junior jarduera guztietan). Erosoena delako, gomendatzen dizugu hiru hilean behingo ordainketa aukeratzea (gainera, deskontuak ditu jarduera askotan, bai eta abantailak ere) eta ordainketa helbideratzea.

Izen-ematea berritzea:
Denboraldian, izen-ematea berritzeko egunak hilaren 15etik 25era bitartekoak dira (itxarote zerrendan daudenek edo ikastaroa lehenengoz egingo dutenek, hilaren 26tik aurrera egin beharko dute), harrera lekuan, edo 945131345 telefonora deituta, edo Estadio online webgunearen bidez. Kontuan izan itzazu epe horiek, zure tokia ez galtzeko.

2020/2021 denboraldirako izen-ematea berritzea eta prezio hobaridunak:
2020/2021 denboraldirako izen-ematearen lehentasunezko berritzea: 2019/2020 denboraldiko azken hiruhilekoan (apirila, maiatza eta ekaina) bere izen-emateari eusten dioten abonatuek, nahi badute, lehentasuna izango dute jarduera, egun eta ordutegi berberetan berriz izena emateko (programan aldaketaren bat izan ezik), 2020/2021 denboraldirako.

Adinagatik edo Fitness abonuagatik hobaria duten prezioak: Prezio hobariduna, ikastaroetan eta saio solteetan, 28 urtetik behera edo 60tik gora dituztenentzat, eta Fitness zerbitzuko abonatuentzat.

Oharra: ez dugu itzulketarik eta trukaketarik egingo, jarduera hasi eta gero jardueratik ateraz gero edo jarduera hasi baino 5 egun lehenago baja komunikatu ez badiguzu.


Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoari (LOPD) jarraikiz, jakinarazten dizugu ezen zure datu pertsonalak Estadio Fundazioaren (Cervantes ibilbidea, 20 – 01007 Gasteiz) fitxategietan sartuko direla, zeuri egokiro eman ahal izateko eskatzen dituzun zerbitzuak, bai eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzeko ere; horretarako, zenbait galdetegi egingo dira iritzia eta gogobetetzea jakiteko, geure zerbitzu-eskaintza aztertzea eta hobetzea helburu. Baimena ematen duzu beren-beregi, zure datu pertsonalak laga dakizkie Vitalen fundazioei (cajavital.es orrian kontsultatu ahal dira) eta gurekin lotzen zaituen harremana garatzeko eta betetzeko ezinbesteko izan daitezkeen erakunde publiko zein pribatuei, edo, hala egitea nahitaezkoa denean, kasu bakoitzean aplikatu beharrekotzat gertatzen diratekeen lege-eginbeharrak betetzeko, eta beti Legerian aurreikusitako berme guztiekin. Datu horiek eguneratuta eduki beharko dituzu eta haietan gertatutako edozein aldaketaren berri eman Fundazioari unean-unean.

Berariazko baimena ematen duzu, halaber, Fundazioak Estadioren barruan zein handik kanpo kudeatzen edota koordinatzen dituen jardueren gainean, hark berak egiten dituen erreportaje grafikoetan zeu agertzeko eta erreportaje horiek argitaratuak izateko hedapen orokorreko hedabideetan, baina bereziki, haren fundacion.es orrian, aldizkarian eta jardueren egitarauan, nahiz Fundazioari elkartutako beste hedabide batzuetan, elektronikoak izan zein ez (Youtube, Vimeo…). Era berean, baimena ematen duzu, Estadio Fundazioak irudi horiek, berorien tratamendurako interes legitimoa duten erakundeei nahiz norbanakoei lagatzeko.

Izen ematerakoan bestelakorik adierazi ezean, zure datu pertsonalak erabiliko ditugu, baita ere, zuri jakinaraztearren gure zerbitzuak, albisteak, agenda eta beste, eta zuri bidaltzearren promoziozko informazioa, zeure beharrizanei eta lehenespenei egokitua, are bitarteko elektronikoz ere.

Jakinarazten dizugu aukera duzula sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatzeko, fitxategiaren arduradunaren aurrean (Estadio Fundazioa, Cervantes ibilbidea, 20 – ‘1007 Gasteiz). Horretarako, eskabide bat bidali behar duzu postaz, edo Fundazioaren egoitzan bertan entregatu, eskabidean informazio hau adierazi behar duzula: izen-deiturak, helbidea, eskaria, zeure NANaren kopia, eta data eta sinadura.