Estadio online | ES | EUS
Menu

Mendi Martxak: Dolomitak – Anello Zoldano esperientzia

Mendi Martxak: Dolomitak – Anello Zoldano esperientzia
Dolomitak ekialdeko Alpeetako mendilerroa dira. Gainerako Alpeek ez bezala, haran zabal-zabalak dituzte, baso eta larreez estaliak...

Uztailak 16 (asteartea) – 23 (asteartea): Dolomitak – Anello Zoldano esperientzia (Italia)

Dolomitak ekialdeko Alpeetako mendilerroa dira. Gainerako Alpeek ez bezala, haran zabal-zabalak dituzte, baso eta larreez estaliak. Han altxatzen dira, ehunka metroz bertikalean zutik, mendigune ugari eta isolatuak. Azken horiek itsas jatorriko kareharriz osatuak dira gehienbat; dolomia izeneko arrokaz, alegia. Horregatik eskaintzen digute Alpeetako ikusmira ikusgarrienetako bat, eta guzti-guztiak dira bisitatzeko modukoak. Anello Zoldano delakoa (Zoldo haraneko eraztuna, alegia) Zoldo haranean zehar doa, eta bere ibilbideekin ederki gozarazten ditu mendi-ibilien zaleak.

Etapa guztiak 6-8 bat orduko ibilaldiak dira, 800-1.000 metro bitarteko desnibelarekin. Sei egunetan, guztira 85 km egingo ditugu, 5.000 metroko desnibela metatuta. Parte-hartzaileek sasoian egon beharko dute, trekking honetako ibilbideak egiteko adina behintzat. Horretarako, gomendatzen dugu hainbat egunez 10-15 kiloko motxilarekin ibiltzeko ohitura izatea.

Prezioan sartuta daude Bilbo-Venezia-Bilbo hegazkin bidaia, Italia barruko beharrezko joan-etorriak, mantenu erdiko ostatua, egonaldiko tasak, taldearen gidaria eta antolakuntza, eta ARAG konpainiak emandako bidaia eta istripu asegurua.

Egitaraua:
Uztailak 16
Bilbo – Venezia hegaldia: 17:45 – 20:00, V71345 (20 kiloko maleta fakturatzea)
Bidaiariak aireportuan jasotzea eta Garni Posta hotelera eramatea
Hotel Garni Posta srl - Via Roma, 13 Forno di Zoldo - 32012 Belluno, Italia
Gau bateko osatua eta gosaria, egonaldiko tasa barne
Uztailak 17-22
Trekkinga, mendi aterpeetan ostatu hartuta, mantenu erdiarekin.
Uztailak 22
16:00: Bidaiariak jasotzea, Forno di Zoldo herrian, eta Venezia Mestre hotelera eramatea. Hotelean gau bateko osatuta eta gosaria izango dugu, egonaldiko tasa barne.
Uztailak 23
Venezia – Bilbo hegaldia: 20:40 – 23:00, V71344 (20 kiloko maleta fakturatzea)

Izen-ematea:
12 lagunentzat soilik dago tokia. Izen-ematea pertsonala eta besterenezina da.
Pertsona abonatuak:
- Behin-behineko izen ematea: Maiatzaren 15etik (asteazkena) 24ra (ostirala), harrera lekuan, edo 945131345 telefonora deituta.
- Bidaien zozketa: maiatzak 27, astelehena
Abonatu gabeko pertsonak:
- Maiatzaren 28tik (asteartea) aurrera, harrera lekura iritsitako ordenan, 10:00etatik aurrera (eskudirutan edo txartelaz ordain daiteke).
Prezioa, pertsonako:
- Abonatuak: 1.100 €
- Abonatugabeak: 1.200 €
Itzulketak:
- Ekainaren 14a (ostirala) baino lehen baja jakinarazita: zenbatekoaren % 100.
- Ekainaren 15etik (larunbata) uztailaren 8ra (astelehena): % 50
- Uztailaren 9tik (asteartea) aurrera, ez da bajarik onartuko, ez dugu trukerik edo itzulketarik egingo.

Federatzea gomendatzen dizugu (kirol asegurua ematen dizute).

Deskarga itzazu aholku praktiko hauek. Mendi irteera ondo prestatzen lagunduko dizute.