Estadio online | ES | EUS
Menu

Mendi Martxak: Anillo Picos de Europa

Mendi Martxak:   Anillo Picos de Europa
Mendizaletasunean hasi nahi baduzu, jendearekin ibili nahi baduzu... irteera hauetan parte hartzeko aukera ematen dizugu. Kontuan izan ezazu ibilbidea egin ahal izateko sasoi puntu bat behintzat behar dela.

Ekainak/22-23 (larunbata eta igandea): Anillo Picos de Europa – Poncebos-Fuente Dé (Asturias-Cantabria) 6.30 irteeera Estadiotik.

Mendiko irteeren denboraldia asteburu honetan agurtu genuen klasikoa bihurtu den asteburuarekin. Picos iparretik hegoaldera gurutzatzea baino ez dago plan hoberik. Plan hauekin ez da horren zaila hain goiz jaikitzea, gainera eguraldi bikaina iragarrita zegoen.

Poncebosera heldu eta motxilei eta mapari azken begirada bota genion abiatu aurretik. Cares ibai gurutzatu eta Texu kanaletik gora egin genuen Bulnes herriraino. Lehenengo jaurdunaldi honetan Pandebano koilatura heltzeko desnibel haundia egin beharko dugu, beraz lasai eta gutxinaka gutxinaka abiatu ginen. Bertan geundela inguruko ikuspegiak zoragarriak ziren, alde guztietan macizo centraleko mendirik altuenak izan genituen haien artean esanguratzuena PIcu Urriellu izanik.

Argazkiak egiteko eta bazkaltzeko deskantsua egin eta gero invernales del Texurantz abiatu ginen, hauel gure helburua den Sotres herriaren beheko partean daude. Behin herrian ginela eta eguneko lanak amaituta, Asturiaseko sagardoaz gozatzeko erabakia hartu genuen. Peña Castil albergean dutxa hartu eta gero, izan bereko jatetxera abiatu ginen bapo afaltzera.

Zorionez bigarren eguna lainotuta eta tenperatura oso egokiarekin hasi zen. Ondo gosaldu eta gero invernales del Texura jeitsi ginen berriro bertatik Alivara doan bidea hartzeko. Bidea egun osoan zehar erosoa izango genuen eta mendi eta horma zoragarriez inguratua ere.

Jaurdunaldi honetan desnibela jasangarriagoa izan zen, apurka apurka irabazten joan bait ginen. Lau orduren buruan Aliva hotelean ginen, bertan primerako atentzioa izan genuen eta bazkaltzeko geldiunea egin genuen. Bertan inguruneaz disfrutatu genuen eta erlajatu egin ginen pilo bat.

Deskantsuaren ostean berriro ibiltzen hasi ginen Espinama eta Fuente Dé herrietara, kasu hoentan beherako bidea gogorra denez astiro joatera behartu gintuen. Pista zabaletatik aurrera egin genuen baino oso maldatsuak. Autobusarekin hitzordua genuen eta orduan heldu ginen Estadiora buelta egiteko astiro.

Argazki-saila

DataTokiaAbonatuaEz abonatua
Uzt/15-22Experiencia Dolomitas – Anillo Zoldano (Italia) 1.100 €1.200 €