Estadio online | ES | EUS
Menu

Mendi Martxak: Anillo Picos de Europa

Mendi Martxak:   Anillo Picos de Europa
Mendizaletasunean hasi nahi baduzu, jendearekin ibili nahi baduzu... irteera hauetan parte hartzeko aukera ematen dizugu. Kontuan izan ezazu ibilbidea egin ahal izateko sasoi puntu bat behintzat behar dela.

Ekainak/22-23 (larunbata eta igandea): Anillo Picos de Europa – Poncebos-Fuente Dé (Asturias-Cantabria)

Aurten Asturiasetik emango dugu denbora gehiena, ala ere, igandean Kantabrian amaituko dugu. Lehenengo egunean biadaia egin eta gero Poncebosera helduko gara bertan Careseko ibilbidea izango dugu bide lagun. Bulnesera doan bidea hartuko dugu gure kasuan, herri honen bitxikeririk handiena, oinez edo teleferikoz igotzeko aukera dagoela da. Bertatik Toral errekatxoaren ezkerretara geratzen diren maldetatik gora egingo dugu Cantiellu abeltzain larretara heldu arte.

Bailaraz aldatu egingo dugu, orain Jelguera larreetara igotzen jarraituko dugu, gure gainean eta bigilatuz Picu Urriellu izango dugu. Tenderosa eta Jelguera artean ibiltzen jarraituko dugu Pandebano koilatura heldu arte, aurrez aurre topatuko gara Sotres herriarekin. Bertara heltzeko bailaran behera egingo dugu El Texu bordetara, orain igotzea bakarrik falta zaigu Sotresera heltzeko.

Bigarren egunean gosaria hartu eta gero, aurreko egunean herrira eraman gintuen bidea hartu eta bailararen beheko partera helduko gara berriro. Behin El Texun, Alivara doan pista hartu eta Fresnidielloko hormen azpitik igaroko gara. Egun osoan zehar, bidea erosoa izango da eta inguruneko ikuspegia zoragarria. Kilometro batzuen buruan, Vegas del Torora helduko gara, bertatik Picu Urrielluren hego ekialdeko horma ikusteko auker izango dugu.

Vega de Piedra Llé-ra helduko gara, ibilbidearen erdia izango da hau, baita Kantabriako muga ere. Aurrera egin eta Aliva mendiko hotelera helduko gara, bertan hamaiketako bazkaria egiteko aukera izango dugu. Inguruan dauden ikuspegietaz gozatzeko toki zoragarria izango da.

Deskantsua eta gero ibiltzen jarraituko dugu, Espinama bailararen beherako bideari hasiera emanez. Jeitsiera maldatsua baino erosoa izango da eta ordu ta erdiaren buruan behean izango gara. Bertan Estadiora buelta egiteko autobusa itxoiten izango dugu.

Gutxienezko adina: 14 urte
Irteera ordua: 6:30
Itzulera ordua (gutxi gorabehera): 20:30
Izen-ematea: Estadioko harrera lekuan; edo, abonatua baldin bazara, 945131345 telefonora deituta, edo Estadio Online webgunearen bidez, irteeraren aurreko asteazkeneraino edo toki guztiak bete arte. Ez da dirua itzuliko irteeraren aste berean, eta data, helmuga edo ibilbidea eguraldiaren gorabeheran egokitu ahalko dugu.
Taldeak: Gehienez 45 lagun, irteerako
Prezioa: 118 € Estadio Fundazioko abonatuentzat, eta 138 € abonatugabeentzat. Prezioan sartuta daude bide-erakusleak eta garraioa, ostatua eta mantenu erdia ere bai.

Federatzea gomendatzen dizugu (kirol asegurua ematen dizute).

Deskarga itzazu aholku praktiko hauek (mendi irteera ondo prestatzen lagunduko dizute).

Hau da irteeren egutegia denboraldi honetan:

DataTokiaAbonatuaEz abonatua
Uzt/15-22Experiencia Dolomitas – Anillo Zoldano (Italia) 840 €840 €