Estadio online | ES | EUS
Menu

Portalet (Francia)

Portalet  (Francia)
Irteera honetan goizago irtetzea tokatu zitzaigun bidaia apur bat luzeagoa zelako. Ala ere, eguraldi onaren eta toki berri bat bisitatzeko poztasunez irten ginen Estadiotik. Portaletera heldu ginenean...

Martxoak 23 (larunbata): Portalet (Francia) - Elurretako Erraketak
Irteera honetan goizago irtetzea tokatu zitzaigun bidaia apur bat luzeagoa zelako. Ala ere, eguraldi onaren eta toki berri bat bisitatzeko poztasunez irten ginen Estadiotik. Portaletera heldu ginenean, raketak jantsi eta zelan ibiltzearen birpasoa egin genuen.

Eguraldia gure alde genuela, Midi d´Ossau eta Peireget mendi ikaragarri politak izan genituen ondoan. Kanal Roya mendiaren zirkua izan genuen helburu goiz osoa, bailara hau Pirineotako politenen artean kokatu genezake.

Elurraren edertasunaz gozatzen eman genuen goiz osoa eta Canal Royaren miradoreetara heldu eta gero, argazki sorta bota genuen ere. Buelta bakarrik falta zen gure ikuspegia bailararen beste aldeaz gozatzeko. Apurka apurka hasierako tokira heldu eta bertan autosa zegoen gu itxoiten Gasteizera buelta egiteko.
Laburbilduz egun ikaragarri polita eta elurra baldintza ezin hobeetan topatu genuen.

GArgazki-saila