Estadio online | ES | EUS
Menu

Mendi Martxak: Somport - Esquí de fondo (Francia)

Mendi Martxak: Somport - Esquí de fondo (Francia)
Mendizaletasunean hasi nahi baduzu, jendearekin ibili nahi baduzu... irteera hauetan parte hartzeko aukera ematen dizugu. Kontuan izan ezazu ibilbidea egin ahal izateko sasoi puntu bat behintzat behar dela.

Mendizaletasunean hasi nahi baduzu, jendearekin ibili nahi baduzu... irteera hauetan parte hartzeko aukera ematen dizugu. Kontuan izan ezazu ibilbidea egin ahal izateko sasoi puntu bat behintzat behar dela.

Iraupen eskia edo eski nordikoa oso iharduera lasaia, atsegina eta zihurra da.Oraingoan, Somport ingurura urbilduko gara, Aragoi Aranaren frantziako aldean. Bertan, adin eta maila guztientzako aproposa den eski egun batez gozatuko dugu. Oinarri oinarritik hasi nahi duenatik, jada eskiatzaileak direnentzat diseinatuta dagoen irteera izango da!

Gure giden esperientziaz baliatuta hainbat toki izkutu bisitatuko ditugu. Xendasaletasunaren antza duen egun bat izango da desnivel gutxiren eta gozatzeko aukera ikaragarria. Hasieran oinarrizko kurtsillo bat egingo dugu eta geroago zizkuitoan ibilbide ezberdinak egingo ditugu.

Gutxienezko adina: 14 urte
Irteera ordua: 7:00
Itzulera ordua (gutxi gorabehera): 20:30
Izen-ematea: Estadioko harrera lekuan; edo, abonatua baldin bazara, 945131345 telefonora deituta, edo Estadio Online webgunearen bidez, irteeraren aurreko asteazkeneraino edo toki guztiak bete arte. Ez da dirua itzuliko irteeraren aste berean, eta data, helmuga edo ibilbidea eguraldiaren gorabeheran egokitu ahalko dugu.
Taldeak: Gehienez 45 lagun, irteerako
Prezioa: 23 € Estadio Fundazioko abonatuentzat, eta 28 € abonatugabeentzat. Prezioan sartuta daude bide-erakusleak eta garraioa. Elurretako Erraketak, Iraupen Eskia eta Alpinismoan Hastea jardueretan, prezioan ez dago sartuta erraketen, eskien, makilen, kaskoaren, pioletaren eta kranpoien alokairua.
Hauxe da materiala alokatzeko zein forfait prezioa:
-Material osoa alokatzea: eski botak,eskiak eta makilak ( altuera eta oinezko taila zehaztea garrantzitsua): 9,5 euro
-Forfait (sarrera): 9,5 euro

Federatzea gomendatzen dizugu (kirol asegurua ematen dizute).

Deskarga itzazu aholku praktiko hauek (mendi irteera ondo prestatzen lagunduko dizute).

Hau da irteeren egutegia denboraldi honetan:

DataTokiaAbonatuaEz abonatua
Mar/23Portalet (Francia) -Raquetas en la nieve23 €28 €
Mai/25Sierra de Rozas (Cantabria) 18 €23 €
Eka/22-23Anillo Picos de Europa – Poncebos-Fente Dé (Asturias-Cantabria) 118 €138 €
Uzt/15-22Experiencia Dolomitas – Anillo Zoldano (Italia) 840 €840 €