Estadio online | ES | EUS
Menu

Ots/9 Mendi Martxak: San Lorenzo (La Rioja)

Ots/9 Mendi Martxak: San Lorenzo (La Rioja)
Estadio fundazioan aurten lehenengo aldiz, mendiko formakuntzaren harira alpinismoko hastapen kurtso bat ateratzera ausartu gara. Oso harrera ona izan du eta arrakastatzua izan dela ere esan genezake.

Ots/9: San Lorenzo (La Rioja)- Iniciación al alpinismo

Argazki-saila

Estadio fundazioan aurten lehenengo aldiz, mendiko formakuntzaren harira alpinismoko hastapen kurtso bat ateratzera ausartu gara. Oso harrera ona izan du eta arrakastatzua izan dela ere esan genezake.

Eguna Estadioaren atearen aurrean hasi genuen, bertan autobusa hartu eta San Lorenzo mendira bideratu ginen. Behin Valdezcarayko eski estazioan ginela, materiala hartu eta kranpoiak jantzita estazioan gora egin genuen. Kalamantio koilatuan hasi zen guretzat egunaren parterik interesgarria.

Bertan, alpinismo tailer batzuk egin genituen, non, kranpoiak eta pioleta ondo erabiltzen ikasi genuen eta erorketa baten hostean zer egin ere. Goiz erdia Kalamantion eman eta gero San Lorentzoren gailurrera abiatu ginen, gailurra egitea lortuz. Pozaren pozez behera abiatu ginen ikasitakoan ikasitako guztia praktikan jarriz. Behean autobusa eta zeozer beroa hartzeko aukera itxoiten genuela.