Estadio online | ES | EUS
Menu

Macizo del Gorbea

Macizo del Gorbea
2018/19ko azken xendazaletasun irteera. Eguraldi arraro baten osteko aste batzuk eta gero, zorionez eguraldia hobera jo zuen eta eguzkiaz gozatzeko aukera izan genuen. Egunsenti fresko baten ondoren tenperatura segituan gora egiten joan zen.

2018/19ko azken xendazaletasun irteera. Eguraldi arraro baten osteko aste batzuk eta gero, zorionez eguraldia hobera jo zuen eta eguzkiaz gozatzeko aukera izan genuen. Egunsenti fresko baten ondoren tenperatura segituan gora egiten joan zen.

Barazarren ibiltzen hasi bezain laster ikaragarrizko pinudietan barrena sartu ginen, gainera eguzkia zenbat eta gehiago jo orduan eta politagoa bihurtzen zen. Saldropoko bidea asfaltatuta dago gaur egun , baino honek ez dio ikusgarritasunik kentzen. Behin Saldropon, interpretazio zentroa bisitatzera joan ginen, bertan hezegune honen historiaz ikasteko aukera izanik.

Pista asfaltatua alde batera utzi eta Otzarretako basora doazen bide estu batzuk hartu genituen. Baso honek egutegi eta argazki txapelketetan agertzen diren argazkietara gogorarazten digu. Gune hau atzean utzita, Ubideako bidean abiatu ginen. Kasu honetan bide ofiziala alde batera utzi eta beste alternatiba politago bat aukeratu genuen. Denbora gutxian ikuspegi zoragarriak zituen puntu batera heldu ginen, bertan hamaiketakoa hartzeko aprobetxatu genuen.

Hamaiketakoa egiteko puntua ikaragarria zen, alde batetik Gorbeia mendiaren gailurreko gurutzea eta Itxina genuen ikusgai. Bestetik, Anboto, Aizkorri, Dima etab. Ere ziren ikusgai. Indarberritu ostean Ubideara jaitsi ginen, bertan freskagarri bat hartu eta Estadiorako bueltako autobusa hastu genuen.

Galería fotográfica

Data/FechaTokia/Lugar
S8/JunMacizo del Gorbea (Araba/Álava-Bizkaia)