Estadio online | ES | EUS
Menu

Xendazaletasuna: Barria - Elgea

Xendazaletasuna: Barria - Elgea
Nahi al duzu zure gertuko natur ingurunetik presarik gabe ibili eta pixka bat gehiago ezagutu zidor-ibiltaritza egiten hasteaz batera? Bada, hemen aurkezten dizugu 'Zatoz mendira: mendi martxak eta xendazaletasuna 2018/19'

Mai/11, lr: Barria - Elgea

Eguna udaberriko giroarekin hasi zen, freskoa baino eguzkitsua. Hodeien eta euri txikien prebisioarekin irten ginen Gasteiztik. Barriara heltzerakoan gauzak prestatu eta asfaltozko pista batetik hasi ginen ibiltzen Gr bidea lotu arte. Bertatik aurrera, mendiko pista batetik mendebalderantz jarraitu genuen mendiaren beheko partean kokatzen den urtegi batera heldu arte.

Pista zabalak eta hariztiak zeharkatzen zituzten ibilbide estuagoak tartekatuz hamaiketakoa eta argazkiak egin genituen urtegira heldu ginen. Erritmo onean aurrera egin genuen indarberritu eta gero, ekaitzaren mehatxua gure atzean zen une oro eta oraindik irteeraren erdia falta zitzaigun. Azken zati hau pistetatik baino mendiko bide estuetatik egiten da, beraz zatirik politena da ere.

Hiru ordu eta erdiren buruan Elgeara heldu ginen non autobusa itxoiten genuen. Gure zorionerako eguna euria egin gabe aguantatu zuen eta tenperatura epelean ere, herriari bueltatxo bat emateko aukera izanik eta arropaz prisa barik aldatzeko.

Argazki-saila

Data/FechaTokia/Lugar
S8/JunMacizo del Gorbea (Araba/Álava-Bizkaia)