Estadio online | ES | EUS
Menu

Roitegi - Maeztu

Roitegi - Maeztu

Mar/9, lr: Roitegi - Maeztu

Bere kokapena zela eta Erroitegi, herribildu garrantzitsua izan zen, izan ere, han elkartzen baitziren probintziaren aldameneko eremuetara Opakua eta Egileorreko portuetatik joaten ziren pertsonek maiz hartzen zituzten bideak.

Gaona, Ayala, Salvatierra eta azkenik, Porcelesen, hau da, Villa Alegreko Markesen jaurerria izan zen.

Arraia-Maeztu udalerria Arabako mendialdeko koadrilarena da. Berron (Arraiako Harana) eta Musitu (Laminoriako Erret Harana) erreken inguruko haranek osatzen dute, udalerri handi hau Iturrieta eta Gasteizko mendiez inguratuta dago.

2019ko lehenengo irteera honetan, eguraldia gure alde izan genuen. Eguna lainotuta eta haize bolada indartsuekin hasi zen, nahiz eta epela zen ere. Behin Roitegin geundela MUxiturantz doan bidea hartu genuen, Igoroineko harroiaren parean doan Pr-a jarraituz. Ibiltzen hasi eta gutxira Minoria bezala ezaguna den Harrobiaren inguruetara gerturatu ginen, bidea jarraituz Muxitu herrira helduz. Hamaiketako eta geldiune bat egin eta gero bidean aurrera egin genuen aintzinan bertatik igarotzen zen trenaren toki berdinetik. Vasco – navarroaren aztarnak jarraitu genituen Maezturaino, irteeraren amaierako puntua.

Behin Maeztun arropaz aldatzeko eta apur bat erlajatzeko aukera izan genuen Gasteizera bueltan ekarri zigun autobusa hartu aurretik

Argazki-saila