Estadio online | ES | EUS
Menu

Portilla - Ocio

Portilla - Ocio
Garrantsi historiko handiko irteera izango da hau, kilometro gutxitan (hamar baino gutxiago) bi gordelekuko gaztelu ikusteko aukera izango dugu. Defentsarako zein garrantsitzua zen zonalde hau ikustaratzen digu. Portilla eta Ocioko gazteluak dira hauek.

Aza/10, lr: Portilla - Ocio

Denboraldiaren hirugarren irteera honetan, eguraldia gure alde izan genuen. Eguna lainotuta eta haize bolada indartsuekin hasi zen, Portillan geundela mendiaren babesaren bila joateko apur bat presaka hasteko behartu gintuen. Denbora laburrean Haizea baretu eta lasai ibiltzen utzi zigun, baita udazkeneko kolore eta usainetaz gozatzen ere.

Behin Del Hoyo arroilan geundela hamaiketakoa hartzeko eta ikuspegiez gozatzeko aukera izan genuen. Ordu erdiko zati bat ibili ostean, bailararen beheko partera heldu ginen eta Ozioko herrira sartzea bakarrik falta zitzaigun. Bertako centro sozialean, zeozer bero hartzeko aukera izan genuen Gasteizera bueltako autobusa hartu aurretik.

GaArgazki-saila.