Estadio online | ES | EUS
Menu

Ziordia - Araia

Ziordia - Araia
Nahi al duzu zure gertuko natur ingurunetik presarik gabe ibili eta pixka bat gehiago ezagutu zidor-ibiltaritza egiten hasteaz batera? Bada, hemen aurkezten dizugu 'Zatoz mendira: mendi martxak eta xendazaletasuna 2018/19'

Urr/20, lr: Ziordia - Araia

Argazki-saila

Denboraldiaren bigarren irteera honetan eguraldia gure alde izan genuen, eguna lainotut baino epela hasi zen. Behin Ziordian, lainoa desagertzen joan zen inguruko mendieta disfrutateko aukera emanez. Eginoko bidea pista eroso batetik hartu genuen, bidean inguruko gailurrak eta pareten izenak ezagutzen genuela.

Behin Lezen ginela, kobazuloaren irteerari behartutako bisita egin genion, ondoren hamaiketakoa bertako mahai eta bankuetan hartzeko aukera izan genuen. Indarrak berritu ondoren bideari ekin genion berriro, kasu honetan Aratz mendiaren beheko partean dauden basoetatik barna abiatu ginen.

Eguna ondo amaitzeko “hiru handiak” lasterketa herrikoiaren amaiera ikusteko aukera izan genuen. Ondoren autobusa hartu eta Estadioko bueltako bidaia egin genuen.