Estadio online | ES | EUS
Menu

Jolastokia aisialdi jarduerak

Jolastokia aisialdi jarduerak
Badatoz eskolako oporrak, eta Jolastokiak oporraldiko jarduerak eskaintzen dizkizu: zure seme edo alabak konpainia onean gozatzeko aukera izango du.

Zure alabak edo semeak oporrak goza ditzan, Estadion eta esku onetan, eskolara itzuli baino lehen, hemen dituzu Jolastokiko oporraldi jarduerak, abenduaren 26tik (asteazkena) 28raino (ostirala), urtarrilaren 2tik (asteazkena) 4raino (ostirala), eta apirilaren 23tik (asteartea) 26raino (ostirala).

3 – 8 urte bitarteko umeen izena emateko, abonatua baldin bazara, zatoz harrera lekura, edo deitu 945131345 telefonora, edo idatzi Estadio online webgunearen bidez; eta abonatua ez bazara, harrera lekura etorri beharko duzu.

Abonatuentzako prezioa 76 euro da; eta abonatugabeentzat, 88 euro. Hamaiketakoa sartuta dago.

Ordutegia: 9:00 – 13:30. Ordu erdiko malgutasuna dago sartzeko eta irteteko.