Estadio online | ES | EUS
Menu

Kirola iragazkirik gabe

Kirola iragazkirik gabe
Hemen aurkezten dizugu 2018/2019 denboraldiko Estadioko jardueren egitaraua eta izena emateko epeak. Zertan mugitu izan dezazun, proposamenez betea...

Kirola iragazkirik gabe

Ia 60 urte daramatzagu kirolaren kultura bat garatzen eta kirolaren praktika erregularra sustatzen, abonatuen artean (dozenaka mila lagun, denbora honetan guztian) eta Arabako gizartean. Kirol askotarikoa, irekia, inklusiboa eta eskuragarria, aisia aktiboaren partetzat, gure bizitzan gero eta garrantzitsuagoa. Gainera, garapen eta harreman pertsonalen, hezkuntzaren, osasunaren, dibertsioaren, eta oparoaldiari eta elkartasun pertsonal nahiz sozialari laguntzen dien gizarte aldaketaren iturri (balio horiek gero eta garrantzitsuago baitira). Zuzeneko eta benetako kirola, den bezalakoxea, eta modak, merkataritza interesak edota zuzentasun politikoak axola ez digula.

Izan ere, benetako kirolak, iragazkirik gabeak, ekarri du kirol hori eta Estadio Vital Fundazioa gaur egun gero eta gizarte fenomeno eta proiektu baliotsuagoa izatea, baina era berean gero eta zaindu beharrekoagoa izatea.

Hona hemen 2018/2019 denboraldiko jarduera programa berria: «Kirola iragazkirik gabe». 60 kirol jarduera baino gehiago ditu; estalpean edo aire zabalean egin ahalko dituzu, urriaren 1etik ekainaren 30eraino. 9 hilabete horietan beteko dira Estadioren lehenengo 60 urteak (1959ko apirilean inauguratu baitzen), eta hasiko dira estalpeko igerilekua (eta haren eraikina) eraberritzeko obrak. Obra horiei esker, fundazioaren instalazio eta zerbitzuak biziberrituko dira beste zenbait hamarkadatarako.

Gozatuko duzula espero dugu. 2018/2019 denboraldi on-ona izan dezazula!

Hemen aurkezten dizugu 2018/2019 denboraldiko egitaraua. 50 kirol edo jarduera fisiko baino gehiago dira, jende guztiarentzat pentsatuak, nagusiei arreta berezia eskainita. Asteroko 300 talde baino gehiago dira, bai eta beste jarduera batzuk ere, datorren 9 hilabetean gozatzeko. Hortxe dituzu aktibatzeko edo atseden hartzeko aukerak; saio solteen malgutasun erantsiarekin; aire zabalean edo estalpean, lehorrean edo uretan... profesional hoberenen eskutik, eta konpainia hoberenean. Aski duzu zer jarduera egingo duzun edo dituzun aukeratzea.

Espero dugu zure kirolzaletasun eta mugimenduzaletasunari erantzungo diogula, eta denboraldia gozatuko duzula.

Hemen duzu 2018/2019 denboraldiko egitaraua. Abuztuaren bukaeran jasoa izango duzu zeure helbidean, ESTADIO aldizkariaren 91. zenbakiarekin batera. Deskarga ezazu, eta pentsa ezazu zer jarduera egin nahiko zenukeen.

Gure aholkuak, erregularra izateko:

Badakizu, zailena mantentzea dela. —gure ariketak egiten hasten diren pertsonen % 25ek aste baten buruan uzten du, eta % 50 baino gehiagok 6 hileren buruan. Hona hemen gure aholkuak kirola jarraitutasunez egiteko: hautatu hurbil duzun instalazio bat, ordutegi eta iraupen egokiak, jarduera dibertigarria, konpainia onean, ezarri itzazu helburu errealistak; aldatu jardueraz edo ibilbidez; egin entrenamenduak; bilatu zeure bikotekidearen edo familiaren laguntza, eta jaso idatziz edo saritu zeure arrakastak.

Izen emateak, 2018/2019 denboraldia

Estadio Fundazioko abonatuentzat, izena emateko epearen hasiera egunak hauek dira:

- Bizkarraren Eskolako, helduen igeriketako eta Pilates Allegro/Maty Zumba jardueretako izen-emate berrietarako, irailaren 5a (asteazkena).
- Gainerako jardueretarako izen-emate berrietarako (teniserako izan ezik), irailaren 6a (osteguna)


10:00etatik 13:30era, telefonoz soilik: 945131345 (10 linea daude); gehienez, 3 izen-emate dei bakoitzeko. 13:30etik aurrera, harrera lekuan, harrera lekuaren ohiko ordutegian. Irailaren 7an (ostirala), Estadio online webgunean ere bai. Izena emateko orduan, tramitea bizkorrago egiteko, gogoratu zure abonatu zenbakia.

Lehentasunezko abonatugabeentzat —hau da, 2017/2018 denboraldiko azken hiruhileko osoan izena emandakoentzat— izena emateko epea irailaren 18an (asteartea) hasiko da; eta gainerako abonatugabeentzat, harrera lekuan, astegunetan, 9:00etatik 20:00etaraino; ostiraletan, 19:00etaraino). Salbuespen gisa, halterofiliako, igeriketako eta eusko pilotako eskoletarako izen emateak jarduera horietako bakoitzaren klubean egin behar dira, programako (7), (12) eta (13) oharretan adierazitako egun eta orduetan.

Jarduera eta ordutegi bakoitzeko itxaron zerrendan sartuko ditugu nahi zuten izen-ematea egin ahal izan ez dutenak. Tokiren bat hutsik geratzen bada, itxaron zerrendakoei jakinaraziko diegu, izen-ematea egin dezaten. Izena emateko epeak irekita jarraituko du irailaren 25eraino edo tokiak bukatu arte.

Tenisa: Interesatuta bazaude, bidali mezu bat tenis2018-19@fundacionestadio.com helbidera, irailaren 16a baino lehen, datu hauek jarrita: abonatu zenbakia, izen-abizenak, adina, kontakturako telefono eta izena, eta oharrak (tenis maila, zenbat urtez praktikatu den, behar bereziak...). Programa zehazteko (adinak, mailak, egunak, orduak eta jokalekuak), maila probak egingo ditugu irailean, talde homogeneoak eratzeko eta ordutegi egokiak jartzeko. Zurekin harremanetan jarriko gara maila probarako eguna eta ordua hitzartzeko.

Ordainbideak: Ikastaroetako izen-ematea eta ordainketa hilean behin, bi hilean behin edo hiru hilean behin ordaintzekoa izaten da (haur eta junior jarduera guztietan). Erosoena delako, gomendatzen dizugu hiru hilean behingo ordainketa aukeratzea (gainera, deskontuak ditu jarduera askotan, bai eta abantailak ere) eta ordainketa helbideratzea.

Izen-ematea berritzea:
Denboraldian, izen-ematea berritzeko egunak hilaren 15etik 25era bitartekoak dira (itxarote zerrendan daudenek edo ikastaroa lehenengoz egingo dutenek, hilaren 26tik aurrera egin beharko dute), harrera lekuan, edo 945131345 telefonora deituta, edo Estadio online webgunearen bidez. Kontuan izan itzazu epe horiek, zure tokia ez galtzeko.

2019/2020 denboraldirako izen-ematea berritzea eta prezio hobaridunak:
2019/2020 denboraldirako izen-ematearen lehentasunezko berritzea: 2018/2019 denboraldiko azken hiruhilekoan (apirila, maiatza eta ekaina) bere izen-emateari eusten dioten abonatuek, nahi badute, lehentasuna izango dute jarduera, egun eta ordutegi berberetan berriz izena emateko (programan aldaketaren bat izan ezik), 2019/2020 denboraldirako.

Adinagatik edo Fitness abonuagatik hobaria duten prezioak: Prezio hobariduna, ikastaroetan eta saio solteetan, 25 urtetik behera edo 60tik gora dituztenentzat, eta Fitness zerbitzuko abonatuentzat.

Oharra: ez dugu itzulketarik eta trukaketarik egingo, jarduera hasi eta gero jardueratik ateraz gero edo jarduera hasi baino 5 egun lehenago baja komunikatu ez badiguzu.


Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoari (LOPD) jarraikiz, jakinarazten dizugu ezen zure datu pertsonalak Estadio Fundazioaren (Cervantes ibilbidea, 20 – 01007 Gasteiz) fitxategietan sartuko direla, zeuri egokiro eman ahal izateko eskatzen dituzun zerbitzuak, bai eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzeko ere; horretarako, zenbait galdetegi egingo dira iritzia eta gogobetetzea jakiteko, geure zerbitzu-eskaintza aztertzea eta hobetzea helburu. Baimena ematen duzu beren-beregi, zure datu pertsonalak laga dakizkie Vitalen fundazioei (cajavital.es orrian kontsultatu ahal dira) eta gurekin lotzen zaituen harremana garatzeko eta betetzeko ezinbesteko izan daitezkeen erakunde publiko zein pribatuei, edo, hala egitea nahitaezkoa denean, kasu bakoitzean aplikatu beharrekotzat gertatzen diratekeen lege-eginbeharrak betetzeko, eta beti Legerian aurreikusitako berme guztiekin. Datu horiek eguneratuta eduki beharko dituzu eta haietan gertatutako edozein aldaketaren berri eman Fundazioari unean-unean.

Berariazko baimena ematen duzu, halaber, Fundazioak Estadioren barruan zein handik kanpo kudeatzen edota koordinatzen dituen jardueren gainean, hark berak egiten dituen erreportaje grafikoetan zeu agertzeko eta erreportaje horiek argitaratuak izateko hedapen orokorreko hedabideetan, baina bereziki, haren fundacion.es orrian, aldizkarian eta jardueren egitarauan, nahiz Fundazioari elkartutako beste hedabide batzuetan, elektronikoak izan zein ez (Youtube, Vimeo…). Era berean, baimena ematen duzu, Estadio Fundazioak irudi horiek, berorien tratamendurako interes legitimoa duten erakundeei nahiz norbanakoei lagatzeko.

Izen ematerakoan bestelakorik adierazi ezean, zure datu pertsonalak erabiliko ditugu, baita ere, zuri jakinaraztearren gure zerbitzuak, albisteak, agenda eta beste, eta zuri bidaltzearren promoziozko informazioa, zeure beharrizanei eta lehenespenei egokitua, are bitarteko elektronikoz ere.

Jakinarazten dizugu aukera duzula sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatzeko, fitxategiaren arduradunaren aurrean (Estadio Fundazioa, Cervantes ibilbidea, 20 – ‘1007 Gasteiz). Horretarako, eskabide bat bidali behar duzu postaz, edo Fundazioaren egoitzan bertan entregatu, eskabidean informazio hau adierazi behar duzula: izen-deiturak, helbidea, eskaria, zeure NANaren kopia, eta data eta sinadura.