Estadio online | ES | EUS
Menu

Otsailak 11. Estadio Zinekluba. Rush

Otsailak 11. Estadio Zinekluba. <i>Rush</i>
Astelehenetan, urtarrilaren 21etik otsailaren 11ra, 18:00etan, Estadio Aretoan, zineforum saioa dugu, kirolaren inguruko film onenez gozatzeko eta haietaz eztabaidatzeko, kirolaren eta zinemaren ikuspegietatik, hizlari hoberenen eskutik.

1 Formularen mundua izan zen gai nagusia, Estadio Zineklubaren 2019ko laugarren saioan, Ron Howard zuzendariaren Rush filma proiektatuta.

Ondorengo solasaldian aritu ziren Miguel Prieto, pilotu profesional ohia, eta Rubi Rock, ikus-entzunezkoen errealizadorea.

Miguel Prietok mintzagai izan zuen zein beharrezkoa den buru-indarra eta nola aldatu den auto lasterketen mundua azken hamarkadotan.

Rubi Rockek aztertu zuen zer errealizazio estilo darabilen Ron Howardek film honetan (mugimendu etengabearen eta birtuosismo teknikoaren aldeko apustua), eta zehatz azaldu zuen filmean lasterketak nola bistaratzen diren.

Solasaldian ugari izan ziren 1 Formulako munduari egindako erreferentziak.

Fecha TítuloDirectorComentarista cinematográfico Comentarista deportivo
L21/Ene ‘La batalla de los sexos’ Jonatahn Dayton y Valerie Faris Ainhoa Urgoitia Olga Jiménez
L28/Ene ‘El buscavidas’ Robert Rossen Aitor Lz. Aberásturi Jon Imanol Martín
L4/Feb ‘The Program – El ídolo’Stephen Frears Josemi Beltrán Juan Fernández
L11/Feb ‘Rush’ Ron HowardRubi Rock Miguel Prieto