Estadio online | ES | EUS
Menu

Estadio Campusa

Estadio Campusa
Eskolarik ez duzunean, goizetan ondo pasatu nahi baduzu jolastuz eta kirola eginez Estadion, eskola oporretan...

Eskolarik ez duzunean, goizetan ondo pasatu nahi baduzu jolastuz eta kirola eginez Estadion, eskola oporretan kirol campus batzuk antolatuko ditugu 8-12 urte bitarteko neska-mutikoentzat. Campusek data hauek izango dituzte: urtarrilaren 2tik (asteazkena) 4ra (ostirala), eta apirilaren 23tik (asteartea) 26ra (ostirala), 9:30etik 13:30era, hamaiketako osasungarriarekin.

Izen-ematea harrera lekuan egin daiteke, edo 945131345 telefonora deituta, edo Estadio online webgunearen bidez; eta abonatua ez bazara, harrera lekuan egin beharko duzu.

Abonatuentzako prezioa 76 euro da; eta abonatugabeentzat, 88 euro.

Estadio Campusa ekimenaren oinarri dira mugimendua, jokoa eta dibertsioa, jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez.