Estadio online | ES | EUS
Menu

Mendi Martxak: Europako mendietako zeharkaldia, 2. etapa: Urdón - Potes

Mendi Martxak: Europako mendietako zeharkaldia, 2. etapa: Urdón - Potes
Eka/ 23-24 Kantabriatik Asturiasera lo egitera pasako gara lehenengo egunean. Urdoneko zentral elektrikotik irten eta ibaiak egindako arroilatik gora egingo dugu...

Ekainak 23 (larunbata) – 24 (igandea): Europako mendietako zeharkaldia, 2. etapa: Urdón - Potes (Kantabria) - Cancelada por favlta de inscripciones

Kantabriatik Asturiasera lo egitera pasako gara lehenengo egunean. Urdoneko zentral elektrikotik irten eta ibaiak egindako arroilatik gora egingo dugu. Igoeran zehar zetak egiten dituen bide eroso batetik Tresviso herrira gora egingo dugu. Bertan, bazkaltzeko geldiune bat egingodugu, hemendik aurrera bide eerezago eta erosoetatik Sotresera hurbilduko gara.

Sotresen gaudela, erlajatzeko eta instalatzeko aukera izango dugu afaldu aurretik. Herri txiki eta lo egiteko toki txikiak direnez taldea zatitu egin beharko dugu. Ala ere, gosaria eta afaria alkarrekin egingo dugu.

Bigarren egunean, Andara refugiorantz abiatuko gara. Guretzat asteburuko punturik altuena izango da. Hemendik aurrera La Hermida haitzrterantz jeisten diren bideetatik aurrera egingo Poteseko bidean. Egunean zehar Picu Urriellu (Naranjo de Bulnes), Jiso eta beste hainbat mendi ikusteko aukera izango dugu.

Asteburu gogorra izango dugu desnibelari dagokionez baino bide errez eta erosoetatik. Gainera, lasai joateko denbora soberan izango dugu.

Eguneko planing-a
Eka/23
• 6:30 h irteera Estadiotik
• 10:30h Urdonera iritzi
• 11:00 h Ibilbidearen hasiera
• 14:00 h Bazkaltzeko geldiunea
• 18:00 h Hotelera heldu, afaldu aurretik denbora librea deskantsatzeko
• 20:30 h Afaria eta denbora librea.

Eka/24

• 7:00 h Gosaria.
• 8:00 h Ibilbidearen hasiera.
• 13:00 h Bazkaltzeko geldiunea.
• 16:00 h Potesera heldu.
• 20:00 h Estadiora heldu.

Anima zaitez!

Gutxienezko adina: 10 urte
Irteera ordua: ekainaren 23ko (larunbata) 6:30ean
Itzulera ordua (gutxi gorabehera): ekainaren 24ko (igandea) 20:30ean
Izen-ematea: Estadioko harrera lekuan; edo, abonatua baldin bazara, 945131345 telefonora deituta, edo Estadio Online webgunearen bidez, irteeraren aurreko asteazkeneraino edo toki guztiak bete arte. Ez da dirua itzuliko irteeraren aste berean, eta data, helmuga edo ibilbidea eguraldiaren gorabeheran egokitu ahalko dugu.
Taldeak: Gehienez 45 lagun, irteerako
Prezioa: 115 € Estadio Fundazioko abonatuentzat, eta 135 € abonatugabeentzat. Prezioan sartuta daude bide-erakusleak, garraioa, ostatua eta mantenu erdia.

Federatzea gomendatzen dizugu (kirol asegurua ematen dizute).

Deskarga itzazu aholku praktiko hauek (mendi irteera ondo prestatzen lagunduko dizute).