Estadio online | ES | EUS
Menu

Emakumezkoen futboleko eta saskibaloiko 3x3 txapelketa

Emakumezkoen futboleko eta saskibaloiko 3x3 txapelketa
Vital Fundazioak emakumezkoan futboleko eta saskibaloiko 3x3 txapelketa egingo du Gasteizko Plaza Berrian

Vital Fundazioak futbol eta saskibaloiko 3x3 txapelketa antolatuko du apirilaren 22an, igandean. Ekimen hau, Emakumezkoen Kirola Araban 2018-2022 Programa, 9 eta 16 urte bitarteko neskei zuzendurikoa da. Izena emateko epea gaur ireki da eta 19ra arte egongo da zabalik.

Joan den martxoan eman zuen Vital Fundazioak abian jarri nahi zuen asmo handiko egitasmo baten berri, kiroletan nesken eta mutilen arteko parekidetasunean ekarpena egiteko. Eskola kirolaren alorreko hainbat ekimen bitarteko -kaleko ekintza, gizartearen kontzientziazioa eta prestakuntza, egungo egoerari norabide aldaketa bat ematea du xede. Emakumeak kirol esparruan ahalduntzea, mutilen eta nesken arteko berdintasuna sustatzea eta emakumezkoen oinarri bat lortzea, kirol praktikari dagokionean. Azken batean, iparreko herrialdeen eredua jarraitzea da; izan ere han lortu baita gizonezkoen eta emakumezkoen futbol egoera eta praktika maila guztietan berdintzea eta emakumeak kirol elkarteen estamentu guztietan partaide izatea.

Joan den martxoaren 25ean, Estadio Fundazioan antolatu zen futbol 5 alorreko lehen egunak ?ehun neska baino gehiagoko parte-hartzearekin? izandako arrakastaren ondoren, futbol eta saskibaloiko 3x3 txapelketa antolatu da. Gasteizko Plaza Berrian egingo da apirilaren 22ean, igandean, 11:00etatik 15:00etara. Arabako Futbol eta Saskibaloi Federazioez gain, lankide izango dira lurraldeko emakumezkoen kirol profesinalak.

Izena emateko epea gaur hasi da, eta apirilaren 19ra arte egongo da zabalik. Webgune bidez egin daiteke: fundacionvital.eus, siquiero.eus y bainahidut.eus. Kategorien araberako taldeak mugatuak izango dira, nahiz eta kirol diziplina bakoitzeko 20ra ere iritsiko direla espero den. Talde bakoitza lau jokalariz osatuta egongo da, 9 eta 16 urte bitarteko neskez.

Lau kategoria egongo dira: Benjaminak (2008-2009an jaiotakoak), Alebinak (2006-2007an jaiotakoak), Infantilak (2004-2005ean jaiotakoak) eta Kadeteak (2002-2003an jaiotakoak). Hala ere, onartu egingo da jokalari bat bere adinagatik legokiokeena baino hurrengo maila goragoko talde batean sartzea.

Info gehiago