Estadio online | ES | EUS
Menu

Emakumezkoen futbol txapelketa

Emakumezkoen futbol txapelketa
Emakumezkoen Kirola Araban 2018-2020 Egitarauak lau proiektu ditu, hau da, eskola kirolaren eremua, kale ekintzak, gizarte kontzientziatzea eta prestakuntza, ekintza eta ekimen ugariren bitartez.

Dakizunez, Vital Fundaziotik beti babestu dugu gure lurraldeko kirola eta, oraingo honetan, inoiz baino gehiago bultzatu nahi dugu Emakumezkoen Kirola. Eta egin ere oinarritik egin behar dugu lan hori, Arabako nesketatik hasita.

Honako hau da egoera gaur egun emakumezkoen eskola kirolean Araban.

• Neskek kirolean duten parte hartzea eskasa da, eta kirol gutxi batzuetara mugatzen da.

• Futbolaren egoera Arabako nesken artean honako hau da: neska-talde gutxi daude kategoria baxuetan, eta ondorioz ez dago proiekziorik goiko kategorietan. Gainera, prestakuntza defizita dago emakumezko entrenatzaileei dagokienez.

• Neska askok taldea eratzeko zailtasuna dute, ez baitute taldekide nahikorik aurkitzen, eta kategoria mistoetan jokatu behar dute edo, azkenean, jokatzen ez jarraitzea erabakitzen dute.

• Egoera horrek emakumezkoen eta gizonezkoen arteko desberdintasuna handitu dadila baino ez du eragiten.

Vital Fundaziotik erremedioa jarri nahi zaio egoera horri, hainbat akzio barne hartzen dituen programa baten bitartez, hau da, prestakuntza-proiektuak, kaleko ekintzak, kontzientziatzea, … e.a.

Estadio Fundazioan egingo den futbol torneo dibertigarrian parte hartzera animatzen zaituztegu, baita egingo diren aisialdi eta entretenimendu jarduera ugarietan ere.

Guztion artean lortuko baitugu Emakumezkoen Kirolak Araban edozein oztopo gaindi dezala!

Informazioa eta izena emateak martxoaren 8tik 22ra (plaza mugatuak) www.fundacionvital.eus webgunean.