Estadio online | ES | EUS
Menu

Depresio eta antsietate nerabeetan

Depresio eta antsietate nerabeetan

Jarduera fisiko neurritsua eta erregularra egiteak depresio eta antsietate arriskuak murrizten ditu nerabeen artean

Jarduera fisikoa elkartuta dago helduen artean depresio eta antsietate sintomei dagokienez arriskua txikiagotzearekin eta hobekuntza lortzearekin. Journal of Adolescence aldizkarian argitaratutako ikerlan batek aztertu du ea zer harreman dagoen antsietatearen, depresioaren eta jarduera fisikoaren artean, 15-17 urte bitarteko irlandar nerabeengan. Ikerlanak 481 lagun barne hartu zituen.

Emaitzek erakutsi zuten gutxi gorabehera % 21ek antsietatea zutela, eta % 37k segur aski depresio arriskua zuela. Hala antsietatearen sintomak nola depresioarenak handiagoak izan ziren jarduera gutxien egiten zuten nerabeen artean (egunean 60 minutuko jarduera, astean 0-2 egunetan), konparatuta jarduera neurritsua eta jarduera ugari egiten duten nerabeekin (egunean 60 minutu, astean 3-4 egunetan eta 5-6 egunetan, hurrenez hurren). Jarduera gutxiko nerabeekin alderatuta, jarduera neurritsukoek deprimituta egoteko % 30 aukera gutxiago zituzten; eta jarduera ugariko nerabeek, % 56 aukera gutxiago. Antsietateari dagokionez, jarduera neurritsuko nerabeek eta jarduera ugarikoek % 46 eta % 47 aukera gutxiago izan zituzten eritasun horiek nozitzeko, hurrenez hurren.

Datuak: McDowell CP, MacDonncha C, Herring MP. «Brief report: Associations of physical activity with anxiety and depression symptoms and status among adolescents». Journal of Adolescence. 2016ko abenduaren 15a; 55:1-4. doi: 10.1016/j.adolescence.2016.12.004