Estadio online | ES | EUS
Menu

Fisikoki aktibo diren pertsonak zoriontsuagoak dira

Fisikoki aktibo diren pertsonak zoriontsuagoak dira

Fisikoki aktibo diren pertsonak zoriontsuagoak dira: 15 herrialdetako datuak

Ikerketek erakutsi dute jarduera fisikoak eragin onuragarriak dituela buruko osasunaren gainean; eta froga batzuek iradokitzen dute emozio antsietateei buruzko erresilientzia handitzen lagun dezakeela. BMC Public Health aldizkarian argitaratutako ikerlan batek aztertu du ea zer lotura dauden jarduera fisikoaren bolumenaren eta ikerlaneko subjektuek eurek jakinarazitako zorion mailaren artean. Datuak 15 herrialdetan bildu ziren, 11.000tik gora lagunengandik.

Ikertzaileek aurkitu zutenez, jarduerarik egiten ez dutenekin konparatuta, dosi-erantzun erlazioa dago jarduera fisikoaren eta zoriontasunaren artean. Horrek esan nahi du ezen, zenbat eta jarduera handiagoa izan, zoriona ere handiagoa dela. Intentsitateari dagokionez, lotura txikiak aurkitu dira jardueraren eta zoriontasunaren artean, baldin jarduera oinez ibiltzea bada edo jarduera indartsua egiten bada; aitzitik, erlaziorik ez da aurkitu jarduera neurritsua egiten denean. Loturarik handienak jarduera fisiko «asko» egitean, etxeko jarduerak egitean (adibidez, lorezaintza) eta aisialdiko jarduera «asko» egitean izan ziren. Lantokirako joan-etorriak modu aktiboan egitea, itxuraz, ez da erlazionatu zoriontasunarekin.

Gimnasioek toki segurua eta erakargarria eskaintzen diote jendeari, askotariko jarduerak hainbat intentsitate mailatan egin ahal izateko.

Datuak: Richards J., Jiang X., Kelly P., Chau J., Bauman A., Ding D.. «Don't worry, be happy: cross-sectional associations between physical activity and happiness in 15 European countries». BMC Public Health. 2015eko urtarrilaren 31; 15:53. doi: 10.1186/s12889-015-1391-4.